Industria arloko enpresetan aplikatutako konponbide digital eta jasangarriak, beste ETE batzuentzako erreferentziazkoak direnak
Talleres Asca MATERIALES AVANZADOS
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.
Fitxa ikusiMetagra MATERIALES AVANZADOS
Metagra Bergarako enpresa bat da, hotz estanpazioan edo hotz forjan diharduena. 60 urte baino gehiagoko historia du eta 125 langile Espainia eta Mexikoren artean. Osagai tekniko konplexuak hornitzen dizkio automobilgintzari. Kasu honen helburua enpresak pieza berrietan hobetzeko eta erabiltzeko garatutako material baten mugak ezagutzea izan zen.
Fitxa ikusiNippon Gases MATERIALES AVANZADOS
Nippon Gases-en jarduera nagusia gas industrialak, sendagarriak eta elikadura-gasak hornitzea da. Espainian ekoizpen planta asko ditu, eta horietariko asko Euskal Herrian daude. Hernanin hidrogeno planta bat du, baita urak tratatzeko planta pilotu bat duten bulegoak eta I+G eta prozesuen monitorizaziora bideratutako bulegoak ere.
Fitxa ikusiDRAXTON MATERIALES AVANZADOS
Draxton Atxondo automozio sektorerako segurtasun piezak egiten dituen burdin nodularreko galdategia da, bere produktu nagusia disko balazta-urkilarena izanik. Gaur egun, Europako disko balaztaren hornitzaile nagusia dira. Urtean 30 milioi urkilatik gora egiten dituzte, Europako merkatu-kuotaren % 45ª.
Fitxa ikusiComposites Martiartu MATERIALES AVANZADOS
Composites Martiartu Arrigorriagan daude, Martiartu Poligonoan. Enpresa 2000. urtean sortu zen “Mecanizados Martiartu” izenarekin.
Fitxa ikusi