Baliozkotzea prozesuko fase guztietan

BDIHko Fabrikazio Gehigarriaren gunea industria digitaleranzko eraldaketaren testuinguruan sortu zen, helburutzat harturik euskal enpresei teknologia horiek txertatzen laguntzea euren prozesu industrialetan, gai izan zitezen, beren lan-fluxuak digitalizatuz, industria adimendunaren erronkei erantzuteko modu eraginkor eta jasangarrian.
Euskadin gaitasun handiak dauzkagu Fabrikazio Gehigarriaren arloan (Additive Manufacturing edo AM bezala ezagutzen da nazioartean), eta horregatik sortu da Fabrikazio Gehigarriaren gunea Basque Digital Innovation Hub sarearen barruan. Teknologia honek gaitasuna emango dio industriari prestazio hobetuak dituzten produktuak eskaintzeko, modu eraginkorragoan erabiliz bai baliabideak eta bai lehengaiak.
Gune honek bere baitan biltzen ditu Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko hamalu agente, zeintzuek arlo honetan kolaboratzen baitute diagnostikoarekin eta esperimentazioarekin lotutako gaietan, elkarrekin eskaini ahal izateko ETEen beharrei egokituriko zerbitzu onena.
Gunea xeheki
Ezagutu xeheki Guneari buruzko informazio guztia gure adituaren eskutik.
Aplikazio esparruak
14 antolakunde eta 38tik gora aktibo arlo hauetan laguntzeko:
AM/3D
Printing prozesua AM diseinua
eta aurre-prozesu
digitala Post-prozesua 3D/AMrako
materialak AM Digital
Chain. Kate
digitala Teknologia eta
prozesu
laguntzaileak AM prozesuen
balidazioa
AM/3D
Printing prozesua
AM/3D Printing prozesua
Fabrikazio gehigarriko aktiboak eskuratzearekin eta eskakizun zehatz batzuen araberako produktuak/osagaiak garatzeko prozesuei, teknologiari nahiz teknologiaren erabilpenari buruzko ezagutzekin lotutako zerbitzuak. Zerbitzu horiek lotura estua dute guneko aktibo fisikoekin eta horiekin erlazionatutako sistemekin.
- Metal bidezko AM/3DP teknologiarekin erlazionatutako fabrikazioa
- Polimero bidezko AM/3DP teknologiarekin erlazionatutako fabrikazioa
- Prozesuarekin erlazionatutako diseinua (diseinurako arauak…)
- Prozesuen optimizazioa (parametroak, material-prozesu elkarreragina)
- Propietateen bermea (kalitatea, akatsak, prozesuaren ezagutzadun NDT, sendotasuna-bideragarritasuna)
- AM prozesuetarako sistema eta garapen mekatronikoak (makinaren sentsorizazioa barne…)
- Prozesuko monitorizazioaren garapena eta aplikazioa
- Prozesuaren kontrolerako algoritmoak eta estrategia (softwarea, CNC…)
eta aurre-prozesu
digitala
materialak
Chain. Kate
digitala
prozesu
laguntzaileak
balidazioa
Ikusi Fabrikazio Gehigarriaren
guneko aktiboak
Jarri harremanetan zure kontaktuarekin
Bera da fabrikazio gehigarria gunearen aditua, eta bera arduratuko da zure premiak xeheki ezagutzeaz.
María San Sebastián Ph.D
LORTEK
msansebastian@lortek.es
943 88 23 03
Casos de uso
Kontrapuntu fabrikazio prozesuaren hobekuntza LMD teknologiaren bidez

Zubacor
Erabilera-kasua
Zubacor 1963an sortutako enpresa da. Hainbat makinen fabrikazioan eta muntaketan, planoen arabera piezen ekoizpenean eta makina-tresnaren osagarrien garapenean oinarritzen da. 60 urteko esperientziarekin, Zubacorrek ospe handiko bezero-zorroa du, nazionala zein internazionala. Proiektu honen helburua kontrapuntu fabrikazioa optimizatzea da, aurkeztutako prozesu hibrido eta berritzaileari esker.
Beharra:
Gaur egun kontrapuntuak fabrikatzeko erabiltzen den sistema gogortasun diferentziak sortzen ditu piezaren zati funtzionalean. Fabrikazio gehigarrian oinarritutako metodo hibrido berri bati esker, gogortasun hauek homogeneizatzea lortu ahal da, eta aldi berean pitzaduren eta arrailen agerpena saihestu, zehaztasun eta efizientzia gehiagorekin arituz.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Kontrapuntu fabrikazioa
Enpresaren tamaina:
PYMESektorea
Metalezko zurgintzaLokalizazioa:
Elgoibar (Gipuzkoa)Konponbidearen onurak:
- Fabrikatutako piezen ezaugarrien hobekuntza
- Material espezifikoen ustiapen hobea
- Produkzio prozesuan erabilitako horniduren murrizketa
Sartutako teknologia berriak:
- Laser bidez metalak jalkitzeko teknologia (LMD)
- Bero-tratamendu lokalizatuak

BRONYMEC
Erabilera-kasua
MJF teknologiaren bidez fabrikatutako piezen gainazaleko aldaketen bideragarritasun-azterketa

DEGUISA
Erabilera-kasua
Balbula irristailurako plaka erregogorreko prototipo baten fabrikazio gehigarria

Hispavista
Erabilera-kasua
Sektore industrialeko industria-datu konplexuen kudeaketa

Zubacor
Erabilera-kasua
Kontrapuntu fabrikazio prozesuaren hobekuntza LMD teknologiaren bidez