Robotika da enpresen –eta bereziki ETEen- lehiakortasunerako palanketariko bat, zeren enpresek beren prozesuak automatizatu behar baitituzte, fabrikazio aginduen aldaketetara azkar egokitzen diren konponbide malguekin.
Eraginkortasuna eta errentagarritasuna ahalbidetzeko, produkzio-prozesuak modernizatu behar dira, eta hori lortzeko modu bat da eskuz egiten diren prozesuak ordezkatu eta modernizatzea, hau da, robot industrial mugikor, malgu eta kolaboratibo berrien aldeko apustua egitea.
Basque Digital Innovation Hub sareko Robotika Malguko Gunean, esparru horretako gaitasunak dituzten zientzia eta teknologia arloetako agente garrantzitsuenek elkarlanean dihardute ETEen beharrizanetara ongien egokitzen den zerbitzua eskaintzeko.
Enpresen esku jartzen ditugu azpiegiturak,
ekipoak eta ezagutza
Manipulazio aurreratua robotekin
Manipulazio aurreratua robotekin ingurune desberdinetan, bai airean eta bai lurrean. Hainbat ekipo daude teknologiaren bideragarritasuna probatu eta aztertzeko, aplikaziorako behar den zehaztasunaren, abiaduraren eta sendotasunaren arabera (paletizatua, Bin Picking, Kitting, merkatu-gaien garraioa…).
Damien Salle
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
damien.salle@tecnalia.com
902 76 00 00
Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera hauei,
eta zure 4.0 bitartekariak zure premiarentzako konponbide onena aurkeztuko dizu.