Sareak digitalizatu eta teknologia berriak txertatzea ezinbestekoa da trantsizio energetikoaren egungo testuinguruan: energia berriztagarrien eskala handiko integrazioa horniketaren eraginkortasuna eta segurtasuna arriskuan jarri gabe, eskaria kudeatzeko gaitasuna duten eragile berrien sarrera (“prosumers”, agregatzaileak eta energia-komunitateak, besteak beste), biltegiratze eta birkarga sistemak, etab.
Digitalizazioa funtsezko joera da elektrizitate sektorean diharduten enpresentzat, bereziki ETEentzat, eta gero eta adimen handiagoa duten soluzio teknologikoak eta balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzera behartzen ditu sare-eredu banatuago, digitalizatuago eta deskarbonizatuagorako trantsizioa errazteko. Datorren hamarkadan sareak digitalizatzeko aurreikusi diren inbertsioen inpaktuak sektore honetako enpresen lehiakortasuna eta enpleguaren sorrera nabarmen hobetzen lagunduko du.
Basque Digital Innovation Hub-eko Elektrizitate-Sare Digitalen Nodotik, arlo honetan gaitasunak dituzten eragile zientifiko-teknologiko nagusiek lankidetzan dihardute, elektrizitate sektoreko ETEen beharretara egokitutako ahalik eta zerbitzurik onena elkarrekin eskaini eta digitalizazioaren arloan dituzten erronketan lagundu ahal izateko.
Elektrizitate-sareetarako produktuak baliozkotzea (HW/SW)
Elektrizitate-sareetarako produktu eta zerbitzuetan teknologia digitalak txertatu ahal izateko, horien saiakuntza eta baliozkotzea erraz ditzaketen azpiegitura eta tresna espezifikoak erabili behar dira, trebatutako profesionalen laguntzaz gain. Soluzio bakoitzaren tipologia eta ezaugarrien arabera, hainbat instalazio eta tresna erabilgarri daude teknologiaren bideragarritasuna aztertu eta frogatzeko.
Begoña Molinete
CLUSTER DE ENERGIA
bmolinete@clusterenergia.com
944 24 02 11
Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera hauei,
eta zure 4.0 bitartekariak zure premiarentzako konponbide onena aurkeztuko dizu.