Funtzionaltasun berriak eta horiekin lotutako prozesuak eskalatzea

Materialen berrikuntzak aurrerapen handiak ekarri dizkio euskal industriari, bai produktu berriak merkaturatzeko eta baita ere produkzio-prozesuak hobetzeko. Datozen urteetan, material aurreratuen berrikuntza ardatz zentral bihurtuko da, halako moldez non materialek funtzionaltasun berriak txertatu eta euren propietateak hobetuko dituzten, balio erantsi handiagoa emanez euskal ETEen produktu eta prozesuei, baina hargatik uko egin gabe jasangarritasunari.
ZTBP 2030 planak hainbat espezializazio-arlorekin transbertsalki lotutako oinarrizko teknologiak identifikatu ditu. Teknologia horien artean, Material eta Prozesu Aurreratuak funtsezkotzat jotzen dira arlo guztietarako. Lehentasun hori bat dator aurreko ZTBP 2020 planean finkatutako estrategiarekin, zeinaren bidez abiarazi baitzen “Material eta Prozesu Aurreratuak” izeneko lantaldea, eta lantalde horren gidalerroak oinarritzat hartu ziren Basque Digital Innovation Hub sareko Material Aurreratuen gunea diseinatzeko.
Material Aurreratuen arloko gaitasunak dituzten ZTBESeko agente zientifiko-teknologiko garrantzitsuenek euren gaitasunak batzen dituzte Gune horren inguruan, ETEen premiei erantzungo dien zerbitzu onena eskaini ahal izateko
Gunea xeheki
Ezagutu xeheki Guneari buruzko informazio guztia gure adituaren eskutik.
Aplikazio esparruak
16 antolakunde eta 69tik gora aktibo arlo hauetan laguntzeko:
eta garapena Fabrikazio-prozesuak Estaldura eta
gainazaleretarako
prozesuak
ekonomia zirkularrean
eta garapena
Materialen diseinua eta garapena
Laguntza eta aholkularitza industriaren erronkei erantzungo dieten materialak aukeratu, diseinatu eta garatzeko, bai erabilpen-baldintza zorrotzenak bete beharragatik eta bai produkzio-prozesu edo funtzionaltasun berriak txertatu beharragatik.
- Metalezko aleazio, konposatu zeramiko eta formulazio polimerikoen garapena
- Material konposatu berrien garapena (konposizioa eta arkitektura)
- Fabrikazio gehigarrirako material optimizatuen garapena
- Nanomaterialen diseinua eta garapena
- Muturreko baldintzetan erabiltzeko materialen garapena
- Osagaiak arintzeko materialen garapena
- Material aktiboen garapena eta material horien eraldaketa osagai adimendun bihurtzeko
- Funtzio anitzeko materialen garapena
- Ekodiseinua eta lehengai kritikoen ordezkapena
gainazaleretarako
prozesuak
ekonomia zirkularrean
Ikusi Material Aurreratuen
guneko aktiboak
Jarri harremanetan zure kontaktuarekin
Bera da gure Material aurreratuen guneko aditua, eta bera arduratuko da zure premiak xeheki ezagutzeaz.
Ibón Ocaña
CEIT
iocana@ceit.es
943 21 28 00
Casos de uso
Sektoreko aplikazio berrietarako mikroaleatutako materiala ezaugarritzea

Metagra
Erabilera-kasua
Metagra Bergarako enpresa bat da, hotz estanpazioan edo hotz forjan diharduena. 60 urte baino gehiagoko historia du eta 125 langile Espainia eta Mexikoren artean. Osagai tekniko konplexuak hornitzen dizkio automobilgintzari. Kasu honen helburua enpresak pieza berrietan hobetzeko eta erabiltzeko garatutako material baten mugak ezagutzea izan zen.
Beharra:
Enpresak garatutako materialaren mugak ezagutzea pieza berrietan hobetzeko eta erabiltzeko
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Sail teknikoa
Enpresaren tamaina:
PYMESektorea
Bernoen eta torlojuen fabrikazioaLokalizazioa:
Bergara (Gipuzkoa)Konponbidearen onurak:
- Materialaren aukerak hobeto ezagutzea
- Produktuak berme guztiekin garatzea
Sartutako teknologia berriak:
- Teknika elektrokimikoak
- Klima-ganberak

Nippon Gases
Erabilera-kasua
Soldadura-prozesuetarako datuak aztertzeko, tratatzeko eta bistaratzeko aurretiazko erakustaldia

DRAXTON
Erabilera-kasua
Burdin nodularreko galdategien errendimendua hobetzeko material berriak

Composites Martiartu
Erabilera-kasua
“Sheet Moulding Compounding” teknologien prospektiba

Metagra
Erabilera-kasua
Sektoreko aplikazio berrietarako mikroaleatutako materiala ezaugarritzea