Bilaketa

Deep Dives

Ezagutu ondo teknologia, hartan inbertitu aurretik

Batzuetan, enpresek teknologia erosteko konpromiso-akordioak sinatzen dituzte teknologia hornitzaileekin, teknologia horiek euren negozioan duten erabilgarritasun-mailari buruzko behar adinako informaziorik gabe. Orain, ordea, erabaki horren arriskua murriztu dezakete BDIHren DEEP DIVE murgiltze-jardunaldietan parte hartuz.

Plan pertsonalizatu bat: DEEP DIVE jardunaldi teknologikoen helburua da teknologiei buruzko ezagutza praktikoa ematea, ETEek beren arazoentzako konponbide espezifikoak aurki ditzaten.

Deep Dive jardunaldietan, enpresek aukera izango dute adituak ikusteko denbora errealeko erakustaldiak egiten, beren erronkak eta desafioak planteatzeko, eta beste enpresa batzuen erabilpen-kasu errealak ezagutzeko.

Badakizu, laburtu ikaskuntza-kurba eta eskuratu zure produktu edo prozesuetan teknologia txertatzeko behar duzun ezagutza

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia digital eta jasangarriak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

 

Scroll To Top