Fabrikazio gehigarria piezak eta produktuak ekoizteko eredu berri bat da. Fabrikazio Gehigarriak (Additive Manufacturing (AM) nazioartean) eskala mikrometrikoan manipulatzen du materiala eta modu oso zehatzean ezartzen du material hori elementu solido bat eraikitzeko.
Teknologia asko daude piezak printzipio horren arabera fabrikatzeko, eta horrek beste iraultza industrial bat eragin du. Aukera ematen du tresnarik ez erabiltzeko, gizakiak imajinatu (eta marraztu) dezakeen edozein geometria erreproduzitzeko edo kontsumitzailearen eskaera aldakorrei unean uneko erantzunak emateko. Horrelako abantailei esker, AM funtsezko pieza bilakatu da herrialde garatuenetako industriaren etorkizunerako.
Euskadin AM gaitasun handiak ditugu, eta horregatik sortu da Fabrikazio Gehigarriaren arloko gune bat Basque Digital Innovation Hub sarearen barruan. Gune horretan, esparru horretako gaitasunak dituzten zientzia eta teknologia arloetako agente garrantzitsuenek elkarlanean dihardute ETEen beharrizanetara ongien egokitzen den zerbitzua eskaintzeko.
Enpresen esku jartzen ditugu azpiegiturak,
ekipoak eta ezagutza
Mehatxu eta arriskuen identifikazioa
Zibersegurtasunak pertsonentzat, sistementzat, aktiboentzat, datuentzat eta gaitasunentzat suposatzen dituen arriskuak kudeatzea ahalbidetuko duen antolamendua garatzea. Testuinguru enpresarialaren ulermenak, funtzio kritikoak babesten dituzten baliabideak eta horiekin zerikusia duten zibersegurtasun arriskuek ahalbidetzen dute erakunde bat modu egokian bideratzea, eta arriskuak kudeatzeko bere estrategiarekin eta bere behar enpresarialekin bat datorren moduan ahaleginak lehenestea.
Jarraian zehazten dira mehatxuak eta arriskuak identifikatzeko baliagarriak diren zerbitzuak:
IRATXE MARTIN
Basque Cybersecurity Centre (SPRI)
imartin@bcsc.eus
945 236 636
Hobeto ezagutu nahi zaitugu. Erantzun galdera hauei,
eta zure 4.0 bitartekariak zure premiarentzako konponbide onena aurkeztuko dizu.