Achilles plataforma bidezko industria komunikazioen sendotasun-testa
Savvy Data Systems
CIBERSEGURIDAD
Savvy Data Systems inguru industrialetarako datu ingeniaritza eta datu analisia egiten duen enpresa bat da. Hamarkada bat baino gehiago daramate arlo honetan lanean, ezarpen askotan lan egin dute, dagoeneko 600 lantegi baino gehiagotan eta proiektua hazten ari da. Duela 6 urte, operatzen duen sektore askotan makina-erramintako fabrikatzaile liderra den Danobatgroup-en partaide dira, gainera oso indartsua eta ezaguna da estatu mailan.
Savvy Data Systems -en bideoan zehatz-mehatz ikusiko duzu nola zibersegurtasunaren arloan espezializatutako agenteekin lankidetzan aritzeko beharra zeukaten. Bere espezializazio-arloak, makina-erremintaren eta ekipo-ondasunen fabrikatzaileei IIoT (Industrial Internet of Things) soluzioak emateak, zibersegurtasunaren esparruan oso zorrotzak diren merkatuetan lan egitea eta soluzio estandarizatuak eta digitalki seguruak izatea eskatzen du.
Beharra:
Bere plataformaren elementuak dagoeneko ISO 15408-an eta Common Criterian zertifikatu zituzten duela urte batzuk baina ez da inguru industrialetarako elektronikari buruzko ziurtagiri espezifiko bat, eta hau baloratzea garrantzitsua zen beraientzat. Ikerlanen Achilles plataformaren bidez test batzuk egin zituzten, bere gailuari frogak egiten hainbat hilabete egon ziren eta emaitzak oso onak izan ziren.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Programazio informatikoa
Enpresaren tamaina:
PYMESektorea:
Programazio informatikoko jarduerakLokalizazioa:
Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)Konponbidearen onurak:
- Soluzio estandarizatuak eta digitalki seguruak izatea
- Zibersegurtasunaren arloan oso zorrotzak diren merkatuetan jardutea
Sartutako teknologia berriak:
- IIoT (Industrial Internet of Things)
- Big Data - Cloud-Datuak biltegiratzea