Altzairu herdoilgaitzak koloratzeko teknika berriak
In-metals
MATERIALES AVANZADOS
In-metals Lezon kokatutako enpresa bat da, eta kanpoalderako eta barrualderako altzairu herdoilgaitzak salerosten ditu. Sei langilek osatzen dute, eta 15 urteko esperientzia du, nagusiki industriaren eta biltegizainen sektorera bideratutak. In-metals funtsezko bitartekaria da bezeroen eta dekorazio-altzairu herdoilgaitzaren fabrikatzaileen artean, batez ere kanpoko herrialdeetan baitaude. Horretarako, akabera espezifikoak dituen katalogo zabala du, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen dena eta zerbitzu arin eta ekonomikoa eskaintzea ahalbidetzen duena.
Beharra:
In-metals-ek bi koloratze-prozesu erabiltzen ditu altzairu herdoilgaitzezko piezetarako: pasibazio bidezko akabera eta DBP bidezko akabera. Azken metodo horrek arazoak eragin ditu kanpoaldean aplikatzean, zirkulu txikiak (“pitting”) eta dekolorazio-zeinuak agertu baitira. Hori dela eta, enpresa gipuzkoarra Teknikerren PVD estalduretarako ekoizpen-lerro pilotuan sartu da, “magnetron sputtering” teknika aztertzeko eta muturreko ingurune erasokor eta klimetarako kolorazio optimoak gauzatzeko.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Altzairu herdoilgaitzaren kolorazioa
Enpresaren tamaina:
PYMESektorea:
Akabera metalikoakLokalizazioa:
Lezo (Gipuzkoa)Konponbidearen onurak:
- Altzairua koloratzeko teknika berria
- Kanpoaldeko kalitate handiko produktuen garapena
Sartutako teknologia berriak:
- 'Magnetron sputtering’ teknologia
- PVD estaldurak ekoizteko lerro pilotua