Eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma
P4Q
DATA DRIVEN SOLUTIONS
P4Q energia sektorean diharduen Alonsotegin (Bizkaia) kokatutako ETE bat da. Enpresa horrek eguzki-produktuaren banaketa abian jartzeko eta saldu osteko zerbitzuetan diharduen filialean, eguzki-jarraitzaileak denbora errealean kontrolatzeko sistemen eragiketa-parametroak urrunetik monitorizatzeko beharra detektatu zuen . Horri esker, batetik, analisi hobea egin ahal izango lukete, eta, bestetik, gorabeherak azkar konpondu ahal izango lituzkete, baita eredu proaktiboak eta iragarleak eraiki ere, eta, aldi berean, bezeroen mantentze-lanen kostua eta eskuragarritasuna murriztu ahal izango lukete.
IoT, Cloud, IA eta Zibersegurtasun teknologiak erabiliz, eguzki-planta fotovoltaikoen kudeaketa adimendunerako urruneko monitorizazio-plataforma bat garatzea eta abian jartzea lortu dute. Horri esker, sistema fotovoltaikoen operatiba eta eskuragarritasuna hobetu ahal izan dute, negozio-eredu berriak garatu ahal izan dituzte, beste konpainia espezializatu batzuekin lankidetzak ezarri ahal izan dituzte eta merkatuaren lehiakortasuna hobetu dute, produktu bakarra baita.
Begira P4Q-k dena azaltzen dizun bideoa!
Beharra:
- Eguzki jarraitzaileak denbora errealean kontrolatzeko sistemen eragiketa-parametroak urrunetik monitorizatu ahal izatea, gorabeherak hobeto aztertu eta azkar konpondu ahal izateko, eta O&M eredu proaktiboak eta iragarleak eraikitzeko.
- Gure bezeroei mantentze- eta eragiketa-kostuak murriztea, eta instalazioen eskuragarritasuna eta, beraz, ekoizpena handitzea. Erantzun-denborak eta kanpo-kostuak murriztea (bidaiak, etab.). Eguzki-jarraitzaileen beste fabrikatzaile batzuen aurrean lehiatzeko gaitasuna indartuko duten balio erantsiko irtenbideak ematea.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
P4Q Taldearen filiala, eguzki-produktuaren banaketa abian jartzeko eta saldu-osteko zerbitzuetan diharduena.
Enpresaren tamaina:
PYMESektorea:
EnergiaLokalizazioa:
Alonsotegi (Bizkaia)Konponbidearen onurak:
- Sistema fotoboltaikoen eraginkortasuna eta erabilgarritasuna hobetzea.
- Negozio-eredu berriak garatzea (balio erantsiko produktu eta zerbitzu berriak).
- Beste konpainia espezializatu batzuekin lankidetza-harremanak ezartzea.
- Lehiakortasuna hobetzea, merkatuan produktu bakarra baita.
Sartutako teknologia berriak:
- Tresnen Interneta (IoT)-Sensoreak-kudeaketa-komunikazioetarako plataforma.
- Big Data-Cloud- Data intelligence.
- Adimen artifiziala (IA), Gehiegizko kontsumoak eta alertak aurreikusteko kontrola.
- Zibersekuritatea-Application Security (ISO 27.001 konplimendua).