Kriogenian oinarritutako hozte alternatiborako erreminta-euskarri adimenduna multitasking zeluletan
LAIP
MÁQUINAS INTELIGENTES Y CONECTADAS
LAIP-en makina-erremintarako erreminta-euskarriak egiten dituzte duela 65 urte baino gehiagotik. Amarratzeko soluzioak eskaintzen dituzte, bai soluzio estandarrak, bai neurrira egindakoak, 5 kontinenteetara iritsiz. Bere lana kalitatean, berrikuntzan, doitasunean eta zerbitzuan oinarritzen da, eta hori guztia hainbat sektoretan mekanizatzeko erreminta-euskarri ugariekin. LAIP-en bideoan zeukaten beharra eta planteatutako soluzioa zehatz-mehatz ikusiko dituzu. Oliorik, taladrinarik edo emultsiorik erabili gabe balio erantsi handiko elementuak ekoizteari aurre egin behar zioten. Horrek esan nahi du likido kriogeniko batetik abiatuta, hau da, tenperatura oso baxuko CO2 batetik, CO2 hori erreminta-euskarri baten bidez elikatzen dutela, eta CO2 horrekin erreminta, pieza eta mekanizazio prozesuak hozteko gai direla.
Beharra:
Oliorik, taladrinarik edo emultsiorik erabili gabe balio erantsi handiko elementuak ekoizteko gai izatea.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Erreminten fabrikazioa
Enpresaren tamaina:
PYMESektorea:
Erreminten fabrikazioaLokalizazioa:
Abadiño (Bizkaia)Konponbidearen onurak:
- Ingurumenarekiko elementu kaltegarriak murriztea
- Mekanizazio-prozesuak optimizatzea, erreminta-punta -10/-15 graduko tenperaturan hoztea lortu baita
Sartutako teknologia berriak:
- Hozte kriogenikoa