Bilaketa
Experiencias

Makina-parkeen datuen analisi eta mantentze sofistikatua

Fagor

Fagor

DATA DRIVEN SOLUTIONS

Fagor Arrasate, Mondragon Korporazioaren kooperatiba bat da, sektore estrategikoei zuzendutako goi teknologiako erabat automatizatuak dauden makinak diseinatzen eta fabrikatzen dituena. Sektore hauetako batzuk, esate baterako, automobilgintza, altzairuaren eta aluminioaren balio-katea, aeronautika edo etxetresna elektrikoen fabrikazioa dira.

Fagorrek, bezeroei mantentze-lanetan euskarri hobea eta azakarragoa eskaini behar zitzaiela ikusi zuen, eta, gainera, beren ekipoen eta prozesuen informazioa harrapatzen lagundu behar ziela. Teknologia berriak erabiliz, irtenbide multifuntzionala garatzea lortu dute, balio-proposamena bezeroen digitalizazio-beharretara egokitzeko eta teknologia horiek zerbitzu osoagoa eta proaktiboagoa emateko baliatzeko.

Beraiek kontatzen dizute!

Beharra:

Makinen erabileran sortzen diren gorabeherak konpontzeko, teknikariei bezeroen makina-parkeari buruzko informazioa denbora errealean ematea, Data analytics bezalako teknologia aurreratuak aplikatuz, mantentze zerbitzua sofistikatzeko.

Makinak Cloud egiturekin lotzeko beharrak, digitalizazio-prozesuaren parte gisa, guztiz pertsonalizatu daitezkeen hiru geruza teknologikoz osaturiko soluzio modular baten sorrera bultzatu du. Stack teknologikoa Cloud plataforma batekin osatzen da, zeinek makina-parke osoari buruzko informazioa biltzen duen analitika aurreratua aplikatuz. Teknikariek informazio hori aztertu eta, ondoren, prozesatu egiten dute.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Automobilgintza, aeronautika, etxetresna elektrikoen fabrikazioa, altzairua eta aluminioa

Enpresaren tamaina:

Grande

Sektorea:

Automobilgintza, aeronautika, etxetresna elektrikoen fabrikazioa, altzairua eta aluminioa

Lokalizazioa:

Mondragón (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Bezeroen produktibitatearen hobekuntza.
  • Enpresaren beraren produktuak hobetzea.

Sartutako teknologia berriak:

  • Data Analytics
  • Cloud

Erlazionatutako beste erabilera-kasu batzuk

Scroll To Top