Bilaketa
Experiencias

Proiektu Tubispec: neurketa eta 3D irudiak kalitate parametroetarako.

Tubos reunidos

Tubos reunidos

DATA DRIVEN SOLUTIONS

Tubos Reunidos lider globala da soldadurarik gabeko altzairuzko produktu tubularren nitxo berezien segmentuetan. 120 urteko historia eta 100 herrialde baino gehiagoko presentzia izanik, enpresa horrek hodien barnealdetik (muturra ebaketaren ondorioz hondatuta dago) zein kanpoaldetik neurriak ateratzeko sistema bat ezartzeko beharra hauteman zuen.

IA eta Simulazio/elkarrekintzako tresnak erabiliz, sortutako hodien geometriaren digitalizazio eta analisi automatikoko sistema bat garatzea lortu dute. Sistema horrek, lehenik eta behin, hodi-probetak digitalizatzen ditu kanpoko eta barruko azaleraren eredu digital zehatza lortzeko, eta, ondoren, eredu horiek aztertzen ditu kalitate-parametroak lortzeko.

Utziozu Tubos Reunidosen taldeari guztia kontatzea!

Beharra:

Aldez aurretik eskuz egindako hodien neurketen fidagarritasuna handiagotzeko helburuarekin, ijezketa departamentuan sortutako proiektua da Tubispec. Konkretuki, probeta digitalizatu eta analisi geometriko baten bidez hodiaren barne eta kanpo gainazalaren 3D irudia lortzean datza proiektua.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Petrolio, Petrokimikoa, Instalazio mekanikoak

Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea:

Petrolio, Petrokimikoa, Instalazio mekanikoak

Lokalizazioa:

Bilbao (Bizkaia)

Konponbidearen onurak:

  • Ijezketa prozesuan esku-hartze eraginkorrago bat baimentzen duen neurketa arin eta azkarragoa.
  • Hodi osoan neurketak egiteaz gain, beste parametro batzuk ere kontutan hartzen dira, hala nola zimurtasuna edo eszentrikotasuna.

Sartutako teknologia berriak:

  • IA
  • Simulazio eta interakzio erremintak

Erlazionatutako beste erabilera-kasu batzuk

Scroll To Top