Sektore industrialeko industria-datu konplexuen kudeaketa
Hispavista
FABRICACIÓN ADITIVA
Hispavista 25 urteko ibilbidea duen enpresa da, Donostian kokatua eta Madrilen eta Mexikon egoitzak dituena. 50 profesional kualifikatu inguruk osatzen dute enpresa eta bere aktibitatea internet eremuan zentratzen da, publizitate merkaturako irtenbideak, enpresarako web-inguruneak garatzeko zerbitzuak eta Interneteko I+G+b zerbitzuak eskainiz.
Beharra:
Gaur egun, Hispavistak, E-Menhir soluzioaren bidez, Smart Cities-ekin konektatutako ekosistema teknologiko bat du, industria-eremuan ere zerbitzua eman dezakeena. Hispavistak datuak kudeatzeko teknologiak, hodeia, datuen eta azpiegituren eskalatzea, horien sekurizazioa eta abar menderatzen eta ezagutzen ditu. Baina bere soluzioa prozesu industrialen eremura bideratu nahi duenez fabrikazio gehigarrian eta arku- eta laser-soldaduran datuak atzematen adituak diren langileen laguntza behar du.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
IIoT Soluzioen Garapena
Enpresaren tamaina:
PYMESektorea:
IIoT Soluzioen GarapenaLokalizazioa:
Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)Konponbidearen onurak:
- Industria-prozesu konplexuen kudeaketaren eremua hobeto ezagutzea
- Negozio-lerro berri bat sortzea industria-sektorerako
Sartutako teknologia berriak:
- Datuak denbora errealean atzematea, prozesatzea eta bistaratzea
- Sentsorizazioa
- Arku eta laser soldadura