Bilaketa

Automatizazio-prozesuaren erronkak gainditzeko esperimentazioa

icon

BDIHko Robotika Malgu eta Kolaboratiboaren gunea eraldaketa digitalaren testuinguruan sortu zen, helburutzat harturik euskal enpresei automatizazioa txertatzen laguntzea euren prozesu industrialetan, gai izan zitezen ingurune digital eraginkor, seguru eta jasangarriago batean garatzeko.

Gune honek bere baitan biltzen ditu Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko 9 agente, besteak beste teknologi zentroak eta unibertsitateak. Guztiek kolaboratzen dute aholkularitza, diseinu eta prototipatzearekin zerikusia duten gaietan, eta prestakuntza ematen dute elkarrekin eskaini ahal izateko ETEen beharrei egokituriko zerbitzu onena.

Gunea xeheki

Ezagutu, gure adituaren eskutik, Nodoaren informazio guztia sakontasunean.

Aplikazio esparruak

9 antolakunde eta 27tik gora robot eta sentsore

Manipulazio
aurreratua robotekin

Manipulazio aurreratua robotekin

Manipulazio aurreratua robotekin ingurune desberdinetan, bai airean eta bai lurrean. Hainbat ekipo daude teknologiaren bideragarritasuna probatu eta aztertzeko, aplikaziorako behar den zehaztasunaren, abiaduraren eta sendotasunaren arabera (paletizatua, Bin PickingKitting, merkatu-gaien garraioa…).

  • Elementuak manipulatzea lurrean, ingurune handietan
  • Elementuak manipulatzea airean (tona batetik gorako karga), ingurune handietan
  • Elementu handiak manipulatzea airean (tona bat baino gutxiagoko karga)
  • Abiadura handiko Pick&Place manipulazioa
  • Bin Picking edo Kitting motako Pick&Place manipulazioa
  • Makinen elikagailua / Piezen elikagailua
  • Eskaerak prestatzea
Barneko logistika
robot mugikorrekin
Osagaiak robot bidez
fabrikatu eta mihiztatzea
Robot bidezko
kalitate kontrola
Malgutasuna aplikazio
robotizatuentzat

Ikusi Robotika Malguaren
guneko aktiboak

Jarri harremanetan zure kontaktuarekin

Bera da gure robotika malgua gunearen aditua, eta bera arduratuko da zure premiak xeheki ezagutzeaz.

Damien Salle
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
damien.salle@tecnalia.com
946430850

Casos de uso

Scroll To Top