Adimen Artifizialeko teknologien garapena

BDIHren Adimen Artifizialaren nodoa euskal enpresen adimen artifizialaren erabileran katalizatzaile bat izateko pentsatuta dago, teknologia hori modu kolaboratibo, subirano eta arduratsuan eskuratzeko aukera emanez.
Nodo hau adimen artifizialeko teknologien ezarpena eta garapena sustatzeko diseinatu da hainbat sektoretan, hala nola ekoizpenean, mugikortasunean, osasunean, energian, merkataritzan, zerbitzuetan eta administrazio publikoan, euskal enpresen lehiakortasuna indartzeko eta AA erabiliz gizarteari onura esanguratsuak ekartzeko helburuarekin.
Horretarako, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileek AAren balio-kate osoa estaltzen duten aktiboak eskuragarri jarriko dituzte.
Gunea xeheki

Ezagutu xeheki Guneari buruzko informazio guztia gure adituaren eskutik.
Aplikazio esparruak
7 antolakunde eta 12 aktibo arlo hauetan laguntzeko:
Azpiegitura eta Konputazioa
AAren garapen eta aplikaziorako beharrezkoak diren azpiegitura, gaitasun eta baliabideen hornikuntza da. Elementu horiek datu aurreratuak prozesatzeko eta analizatzeko gaitasuna, AA ereduak eraikitzeko, entrenatzeko eta hedatzeko gaitasuna, arazo konputazional konplexuen ebazpena eta algoritmiaren exekuzio eraginkorra ematen dute.
- Prozesatzeko eta aztertzeko gaitasuna: Datu-bolumen handiak aztertzeko eta algoritmo konplexuak eraginkortasunez gauzatzeko baliabide konputazional aurreratuetan hornitzea.
- AA Ereduen Eraikuntza eta Entrenamendua: Superkonputazio zentro eta klusterretarako sarbidea, baita mikroelektronika teknologiak eta gailu txertatuak ere, AA-modeloen garapena, entrenamendua eta hedapena errazten dutenak.
- Arazo konputazionalak ebaztea: arazo konputazional konplexuak ebazteko eta prozesuak AAren bidez optimizatzeko aukera ematen duten ekipamenduak eta teknologiak.
Ikusi Sare elektriko digitalen
guneko aktiboak
Jarri harremanetan zure kontaktuarekin
Bera da gure Adimen Artifizialaren guneko aditua, eta bera arduratuko da zure premiak xeheki ezagutzeaz.
Iñaki Suarez
BAIC – Basque Artificial Intelligence Center – Centro Vasco de Inteligencia Artificial
inaki.suarez@baic.eus
623161876