Sareen digitalizazioa trantsizio energetikorako
Sareak digitalizatzea eta teknologia berriak txertatzea ezinbestekoa da egungo trantsizio energetikoaren esparruan: energia berriztagarriak eskala handian integratzea hornikuntzaren eraginkortasuna eta segurtasuna arriskuan jarri gabe, sarbidea ematea eskaera kudeatzeko gaitasuna duten eragile berriei (“prosumers”, agregatzaileak, energia komunitateak, etab.), biltegiratze- eta birkarga-sistemak, etab.
Digitalizazioa funtsezko joera da argindarraren sektorean lan egiten duten enpresentzat –eta bereziki ETEentzat –, behartu egiten dituelako euren eskaintza eboluzionatzera gero eta adimentsuagoak diren konponbide teknologikoetarantz eta balio erantsi handiko zerbitzuetarantz, bide horretatik, aurrera egiteko sare-eredu banatu, digitalizatu eta deskarbonizatuago baterantz. Aurreikuspenen arabera, datorren hamarkadan hainbat inbertsio egingo dira sareak digitalizatzeko, eta hori lagungarri izango da sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko.
Basque Digital Innovation Hub sareko Sare Elektriko Adimendunen Gunean, arlo horretako gaitasunak dituzten agente zientifiko-teknologiko garrantzitsuenak lankidetzan aritzen dira elkarrekin eskaintzeko sektore elektrikoko ETEen premiei erantzungo dien zerbitzu onena, eta digitalizazio arloan dituzten erronkei aurre egiten laguntzeko.
Aplikazio esparruak
7 antolakunde eta 12 aktibo arlo hauetan laguntzeko:
produktuak baliozkotzea
(HW/SW) Sarearen eragiketa
optimoa eta
eskariaren kudeaketa Sorkuntza banatuaren
eta biltegiratzearen
integrazioa. Mikrosareak Elektrizitate-azpiegituretarako
murgiltze-sistemak
eta biki digitala Zibersegurtasuna
elektrizitate-sareetan
produktuak baliozkotzea
(HW/SW)
Elektrizitate-sareetarako produktuak baliozkotzea (HW/SW)
Elektrizitate-sareetarako produktu eta zerbitzuetan teknologia digitalak txertatu ahal izateko, horien saiakuntza eta baliozkotzea erraz ditzaketen azpiegitura eta tresna espezifikoak erabili behar dira, trebatutako profesionalen laguntzaz gain. Soluzio bakoitzaren tipologia eta ezaugarrien arabera, hainbat instalazio eta tresna erabilgarri daude teknologiaren bideragarritasuna aztertu eta frogatzeko.
optimoa eta
eskariaren kudeaketa
eta biltegiratzearen
integrazioa. Mikrosareak
murgiltze-sistemak
eta biki digitala
elektrizitate-sareetan
Ikusi Sare elektriko digitalen
guneko aktiboak
Jarri harremanetan zure kontaktuarekin
Bera da gure sare elektriko digitalen guneko aditua, eta bera arduratuko da zure premiak xeheki ezagutzeaz.
Begoña Molinete
CLUSTER DE ENERGIA
bmolinete@clusterenergia.com
944 24 02 11