Bilaketa

Baliozkotzea prozesuko fase guztietan

icon

BDIHko Fabrikazio Gehigarriaren gunea industria digitaleranzko eraldaketaren testuinguruan sortu zen, helburutzat harturik euskal enpresei teknologia horiek txertatzen laguntzea euren prozesu industrialetan, gai izan zitezen, beren lan-fluxuak digitalizatuz, industria adimendunaren erronkei erantzuteko modu eraginkor eta jasangarrian.

Euskadin gaitasun handiak dauzkagu Fabrikazio Gehigarriaren arloan (Additive Manufacturing edo AM bezala ezagutzen da nazioartean), eta horregatik sortu da Fabrikazio Gehigarriaren gunea Basque Digital Innovation Hub sarearen barruan. Teknologia honek gaitasuna emango dio industriari prestazio hobetuak dituzten produktuak eskaintzeko, modu eraginkorragoan erabiliz bai baliabideak eta bai lehengaiak.

Gune honek bere baitan biltzen ditu Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko hamalu agente, zeintzuek arlo honetan kolaboratzen baitute diagnostikoarekin eta esperimentazioarekin lotutako gaietan, elkarrekin eskaini ahal izateko ETEen beharrei egokituriko zerbitzu onena.

Gunea xeheki

Ezagutu xeheki Guneari buruzko informazio guztia gure adituaren eskutik.

Aplikazio esparruak

14 antolakunde eta 38tik gora aktibo arlo hauetan laguntzeko:

AM/3D Printing
AM/3D
Printing prozesua

AM/3D Printing prozesua

Fabrikazio gehigarriko aktiboak eskuratzearekin eta eskakizun zehatz batzuen araberako produktuak/osagaiak garatzeko prozesuei, teknologiari nahiz teknologiaren erabilpenari buruzko ezagutzekin lotutako zerbitzuak. Zerbitzu horiek lotura estua dute guneko aktibo fisikoekin eta horiekin erlazionatutako sistemekin.

  • Metal bidezko AM/3DP teknologiarekin erlazionatutako fabrikazioa
  • Polimero bidezko AM/3DP teknologiarekin erlazionatutako fabrikazioa
  • Prozesuarekin erlazionatutako diseinua (diseinurako arauak…)
  • Prozesuen optimizazioa (parametroak, material-prozesu elkarreragina)
  • Propietateen bermea (kalitatea, akatsak, prozesuaren ezagutzadun NDT, sendotasuna-bideragarritasuna)
  • AM prozesuetarako sistema eta garapen mekatronikoak (makinaren sentsorizazioa barne…)
  • Prozesuko monitorizazioaren garapena eta aplikazioa
  • Prozesuaren kontrolerako algoritmoak eta estrategia (softwarea, CNC…)

 

AM diseinua
eta aurre-prozesu
digitala
Post-prozesua
3D/AMrako
materialak
AM Digital
Chain. Kate
digitala
Teknologia eta
prozesu
laguntzaileak
AM prozesuen
balidazioa

Ikusi Fabrikazio Gehigarriaren
guneko aktiboak

Jarri harremanetan zure kontaktuarekin

Bera da fabrikazio gehigarria gunearen aditua, eta bera arduratuko da zure premiak xeheki ezagutzeaz.

María San Sebastián Ph.D
LORTEK
msansebastian@lortek.es
943 88 23 03

Casos de uso

Tren oheak marruskadura-soldaduraren bidez fabrikatzea

Ekide

Ekide

Erabilera-kasua

Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura. Ekideren jarduera bi negozio-unitateren bidez garatzen da: Ekide Serie Motzak, ingeniaritzan eta multzo eta azpimultzoen fabrikazioan oinarritua; eta Ekide Control, automobilgintzako enpresen dimentsio eta gainazal-kontrolaren beharrari erantzuten diona.


Beharra:

Ekide fabrikazio-teknologia berriak bilatzeko prozesu etengabean dago. Ahalegin berritzaile horien barruan, enpresak bideragarria ote den marruskadura bidezko soldadura-teknika aplikatzea aluminiozko trenbide-interiorismoko piezen fabrikazioari aztertzea erabaki du. Aluminioaren erabilerak egiturak arintzea ahalbidetzen du, eta, ondorioz, energia aurreztea, CO2 emisioak murriztea eta materiala birziklagarri izatea. Gainera, Ekidek teknologia hau beste aplikazio batzuetan aplikatu nahi du, hala nola baterien kaxen fabrikazioan.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Tren oheko fabrikazioa

Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea

Ingeniaritza eta fabrikazioa

Lokalizazioa:

Arrasate (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Fabrikazio-teknologia berrien bideragarritasunaren azterketa
  • Marruskadura bidezko soldadura-zelula propioaren garapena
  • Trenbideko oheak fabrikatzeko kontratu berriak
  • Teknologia hau beste sektore batzuetan aplikatzeko aukera

Sartutako teknologia berriak:

  • Marruskadura-soldadura
  • Elementu finituen bidezko simulazioa
  • Laginen karakterizazio metalografikoa

Scroll To Top