Tamaina handiko 3Dko inprimatze metalikoa, harikoa, oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetarako: 3 askatasun-graduko (ag) makina kartesiarra, biraketa-mahai bat eta tilt gehigarria (2 ag) gehitzeko aukera duena, tamaina handiko (1,4 m3-rainoko bolumena, gutxi gorabehera) eta balio erantsi handiko (titanioa, adibidez) osagaiak eraikitzeko 6 kg/h-rainoko jalkitze-tasa handietan. Oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetan jalkitzeko aukera, bai hautsean bai hari zentrokidean, ibilbideak sortzeko askatasunarekin. Edozein materialetan harian nahiz hautsean sortutako 3Dko geometriak jalkitzeko eta ikertzeko aukera, materialak oxigenoarekiko erreaktiboak izan arren. Hutsean eta atmosfera kontrolatuan oinarritutako ganbera-teknologia, teknologia garbi eta eraginkorragoa egiteko eta materialaren barne-kalitatea optimizatzeko, gasak eragindako poro eta arrailak agertzea minimizaturik.
Demostrazioa/Gerturatzea
Oxigenoarekin erreakzionatzen duten 3Dko osagaiak eraikitzea
Prestakuntza
Tamaina handiko 3Dko geometriak eraikitzea
Teknologia, ekipamendua eta makineria garatzea
FUNDACIÓN TEKNIKER
Harremanetarako pertsona: Carlos Soriano
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.