Plasma-soldadurako prozesu bidezko eta hari-ekarpeneko metal-eranskineko zelula, bi ardatzeko posizionatzailea duen ABBko robot batean, pieza berriak sortzeko, balio erantsi handiko osagaiak konpontzeko eta oinarrizko piezetan geometria gehitzeko. Zelula kanpoko ingurunetik isolatuta dago, pertsonen segurtasuna bermatze aldera. Robotaren bidez, material-eranskineko ibilbideak CAM PowerMill softwarearen bidez programatzen dira.
FGrako prozesuen berrikuntza, eta prozesuen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketa
Hornitzaileak bilatzea Fabrikazio Gehigarriaren bidez piezak egiteko
Industrializazio-analisiak, lehen serieak eta beste prozesu batzuekin inbrikatzea
Prestakuntza espezifikoa enpresa-teknikarientzat, enplegurako prestakuntzaren bidez
Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako irakasleentzat
Teknologiaren berri ematea, jardunaldi teknikoen edo orokorren bidez
IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa
Harremanetarako pertsona: Xabier Cearsolo Aramberri
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.