Geolimb errendimendu handiko prozesatze geometrikorako software liburutegia da, baldintza eta betebehar industrialetan aplikatuta izateko diseinatua izan dena. Bere inplementazioak hiru-dimentsiotako objektuen irudikapen maila ezberdinen manipulazio eta prozesatzea ahal egiten du, bere baitan puntu-hodeiak, sare triangeluarrak edota CAD gainazalak hartuz.
Geolimb-ek azken belaunaldiko algoritmoak barne hartzen ditu irudikapen hauekin lan egiteko eremu bateratu batean. Ikuspuntu honek CAD/CAM aplikazio pertsonalizatuen garapena errazten du, baita geometriaren prozesatze beharrak duten beste aplikazioak ere, zeinetan errendimendua eta doitasuna faktore kritiko eta erabakigarriak diren. Aktiboak ekoizpenaren balio-kate osoan zehar zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen du, osagaien diseinu faseetatik (ekoizpen gehigarriaren berariazko prozesuetara zuzendutako egokitzapen geometrikoaren bidez), baita aipaturiko ekoizpen prozesuaren ondorengo dimentsioaren kalitate kontrolaren faseetan zehar ere.
3D berreraikitze sistema, laser triangelaketan oinarritua
Egituratutako argian oinarritutako 3D berreraiketa
Kontrol dimentsionala
Optimizazio geometrikoa
VICOMTECH
Harremanetarako pertsona: Iñigo Barandiaran
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.