Artezketa aplikazioen hobekuntzarako datuen analisien bitarteko ikerketarako eta aplikazio aurreratuen garapenerako 4.0 gunea. Guneak Blohm Planomat artezketa makina eta abiadura altuko Danobat artezketa makina zilindrikoa dauka. Era berean, makinan egiten diren prozesuen monitorizazioaren bidez datu multzo handiak jasotzeko eta artezketa aplikazioen efizientziaren analisia burutzeko beharrezkoa den tresneria ere badauka, azken belaunaldiko artezharriak edota labainketa-hozketa sistema berriak barne. Sensorizazio sistemen artean kistler dinamometroak, diamantadore mota ezberdinak, datuen jasotze sistemak, potentzia neurgailuak, azken belaunaldiko tenperatura neurtze sistemak, higadura neurtze sistemak eta datuen analisirako erremintak (Machine Learning) aurkitu daitezke. Elementu hauetaz guztietaz gain, gunean kontaktu baldintza analisia egiteko DEM metodoaren bitartez kalkulo numerikoa egiteko erabiltzen den softwarea (GranOO), tenperaturen simulazioa egiteko software komertziala (ANSYS) zein garapen propioko softwarea eta Machine Learning eta Deep Learning-eko Python-en garatutako software propioa ere badago.
Blohm Planomat Orbit Artezketa makina eta abiadura handiko Danobat artezketa makina zilindrikoa
Datuen analisirako software askea eta garapen propioko 4.0 softwarea (Anaconda, Python)
Kontaktua aztertzeko analisia burutzeko DEM software askea (GranOO)
Sensoriazio sistema integrala: dinamometroa, potenzia neurgailua, emisio akustikoa, bi koloretako pirometroa, datu jasotze sistema, etab.
Tenperaturen simulaziorako software komertziala (ANSYS) eta software propioa (GrindTemps)
Harri berrien formulazioetan ikerketak
Ikerketa labaintze sistema ekologiko berrietan
Makinan 4.0 datuen monitorizazioan eta analisian ikerketak
UPV/EHU
Harremanetarako pertsona: José Antonio Sánchez Galíndez
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.