Multitasking makina batean egindako aplikazio aeronautikoetarako mekanizazio superurratzaileko aplikazioen garapen eta ikerketarako gunea. Artezketa, fresaketa eta torneaketa konbinatzen dituen 5 ardatzetako HERMLE mekanizazio zentru multitasking-a da gunearen elementurik nabarmenena. Buru nagusiaren potentzia 80 kW-takoa da eta lan diametro maximoa 1200mm-takoa, honetaz gain, C ardatzean par-eko motore bat dauka. Makina hau integraturiko alabeen rotoreak fabrikatzeko prestatuta dago (Impellers eta Blisk esaterako). Gunea teknologia hau bideratuta dagoen sektoreak exijitzen dituen bereizmen handiko metrologia eta azterketa zerbitzuaz (GE-ren X-CUBE ereduko radiografia digitala) konplementatzen da. Mitutoyo fabrikatzailearen zinematika kartesianeko koordenaden bidezko bi neurketa makina dauzka, bata kontaktuaren bidezko neurketak egiteko eta bestea kontakturik gabeko neurketak egiteko (raster Laser-a dauka).
Artezketa, fresaketa eta torneaketa konbinatzen dituen 5 ardatzetako HERMLE makina multitasking-a
GE-ren X-CUBE ereduko radiografia digitala
MITUTOYO CRYSTA APEX C162012 Koordenaden bidezko neurketa makina
MITUTOYO CRYSTA APEX S 9106 Koordenaden bidezko neurketa makina
Abiadura handiko erreminta superurratzaileen inguruko ikerketak
Mekanizazio superurratzailearen inguruko ikerketa
Multitasking mekanizazioaren inguruko ikerketa
UPV/EHU
Harremanetarako pertsona: José Antonio Sánchez Galíndez
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.