Prozesu (elektro)kimikoak egiteko laborategi guztiz hornitua: hainbat bolumenetako pila elektrokimikoak (10 l-rainokoak), Hull pilak, potentziostato-galvanostatoak, korronte zuzeneko eta korronte-pultsuen bidezko artezgailuak, murgilketa bidezko estaldura, ihinztadurazko estaldura, eskularru kutxa, bainu termostatikoak, atmosfera kontrolatuko sinterizazio-labeak, ICP, IC, Z potentziala eta KOG, besteak beste).
Instalazio pilotu erdi-industriala gainazalen akabera (elektro)kimikoak egiteko. Hartan honakoak aurki ditzakegu:
• 250 l-rainoko urmaelak zenbait berogailurekin, hozteko kiribila, agitazio mekanikoa, agitazio pneumatikoa, kontraelektrodoak toki desberdinetan jartzeko aukera, maila-zunda, estalkia eta xurgatze-kanpaia.
• Korronte zuzeneko eta pultsu bidezko artezgailuak, tentsio/korronte tarte handia aplikatzeko gai direnak.
• Simulazio elektrokimikoko eta modelatze-softwarea (COMSOL Multiphysics), estalketa galvanikoko prozesuak ulertzen, hobetzen eta kontrolatzen laguntzen duena.
• Instalazio elektrokimiko piloturako monitorizazio- eta kontrol-software bat erostea pentsatu da, instalazioaren konektagarritasuna fabrikazioa gauzatzeko sistema batekin (MES, ingeleseko siglak direla eta) ezartzeko. Horrela, osagaien fabrikazio-instalazio osoa bertatik kudea daiteke.
Horrez gain, gainazalak karakterizatzeko laborategian, estalduren propietate fisikoak, mekanikoak eta kimikoak azter daitezke (zimurtasuna, morfologia, mikroegitura, termografia, korrosioa, higadura, tribokorrosioa, gogortasuna, hezegarritasuna, distira, kolorea, etab.)
Elektrolitoak kontrolatzeko eta sistemak birgaitzeko ekipamendua (ICP, ioi-kromatografia, titratoreak, mikroiragazketako ekipamendua, etab.)
CIDETEC-en daude jada, data desberdinetan erosita
Korronte zuzeneko eta pultsu bidezko artezgailuak, tentsio/korronte tarte handia aplikatzeko gai direnak. Hainbat potentzioztato-galvanostato
CIDETEC-en daude jada, data desberdinetan erosita
Simulazio elektrokimikoko eta modelatze-softwarea (COMSOL Multiphysics), estalketa galvanikoko prozesuak ulertzen, hobetzen eta kontrolatzen laguntzen duena.
Erosketa-data: 2018
250 l-rainoko urmaelak bi berogailurekin, hozteko kiribila, agitazio mekanikoko sistema, agitazio pneumatikoko sistema, kontraelektrodoak toki desberdinetan jartzeko aukera, maila-zunda, estalkia eta xurgatze-kapota.
Erosketa-data: 2012
Urmael elektrokimiko egokitua (e-estaldurako sistema) instalazio pilotuan, goi-tentsioko korronte-iturriak
Erosketa-data: 2018
Anodizazioa, elektroleunketa eta gainazalen funtzionalizazioa
Estaldura metalikoak, zeramikoak eta konposatuak garatzea eta aplikatzea prozesu elektrokimikoen bidez
CIDETEC
Harremanetarako pertsona: Patricia López Ruiz
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.