Pertsona osasuntsuetan, goi mailako kirolarietan eta patologia sentsorimotor eta/edo muskuloskeletikoedun pertsonetan azterketa biomekanikoa, fisiologikoa eta funtzionala integratzeko laborategia. Laborategiaren dimentsio zabalak eta ekipamenduak azterketa horiek bakarka eta aldi berean burutzea ahalbidetzen dute. Prototipoen eta birgaitze eta/edo asistentzia mediko produktuen balioztatzea gauzatzeko aukera eskaintzen du, hala nola exoeskeletoak, protesiak, kirol errendimendura zuzendutako plantilak... edo adierazitako populazioetan interbentzio ezberdinen efektuak ebaluatzea.
Arnas bidezko gasen analizatzailea (Ergostik) eta zinta. zeregin motriz bat burutu bitartean, arnas gasen kontsumoa eta bihotz maiztasuna monitorizatzeko aukera ematen du
Ebaluazio isokinetikorako sistema (Humac Norm). Teknonologia honi esker, artikulazio eta mugimendu plano desberdinetan parte hartzen duten muskuluen indarra, potentzia, momentua edo propiozepzioa ezagutu daiteke.
Ekografoa (GE Healthcare). Zuzenean muskuluen arkitekturaren irudiak ikuskatzeko eta aztertzeko sistema
Mugimendua 3Dtan grabatzeko sistema: 12 kamera infragorriz (Vicon Bonita 10 eta Vero 2.2), 2 bideo kameraz (Vicon Vue), bi indar plataformez (Bertec) eta 16 kanaleko elektromiografia sistemaz (Myon 320) osaturik.
Mugimendua 3Dtan harrapatzeko sistemarekin lortutako datuak prozesatzeko, aztertzeko eta modelatzeko Vicon-Nexus (Vicon) software paketea.
Ergometria/ikerketa metabolikoa
Funtzio muskulueskeletikoaren balorazio ikerketa
Ikerketa biomekanikoa
Teknologia robotiko baloratzeko ikerketa
UPV/EHU
Harremanetarako pertsona: Gorka Artola Beobide
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.