Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Mekaniko Laborategiak (DMLab) hainbat saiakuntza-ekipamendu eskaintzen ditu. Ikerketa proiektu independenteen eta industria bazkideekin egindako aholkularitza proiektuen konbinazioak ikerketa gai ugari eskaintzen ditu makina elementu, mekanismo eta sistema mekanikoen arloetan. Gure gaitasunek diseinu kontzepziotik prototipoak eraikitzeraino hartzen dute, simulazio zehatzak eta balidazio saiakuntzak konbinatuz. Azpiegitura hau etengabe mantendu eta handitzen dugu eskakizunik aurreratuenak betetzeko. Hurrengo orrialdetan azpiegitura bakoitzaren gaitasunak eta datu teknikoak agertzen dira. Gainera, gure saiakuntza makinak mota guztietako eskakizunetara egokitu daitezke. Informazio gehiago behar izanez gero, kontaktatu, proiektu berritan hasteko irrikitan gaude.
- Entsegu dinamikoak egiteko 3 x 3 m-ko bankua
- Karga max: 500 kN
- Karrera max: 200 mm
- Maiztasun max: 5 Hz
Ibilgailuen balazta eta suspentsioak ensaiatzeko makina
Gainazal lubrikatuetan nekea aztertzeko entsegu makina
- Engranajeen efizientzia eta portaera termikoa abiadura tangentziale handietan ikertzeko diseinatua.
- Engranajeen huts egiterako ohiko moduak: pitting edo higadura
- Olioaren tenperatura kontrolatua
- Engranaje hortzen, olioaren eta errodamendu euskarrien tenperatura jarraia neurtzen da
- Transmisio errorearen neurketak (doitasuna ±0.6 μm)
- Higadura tasaren jarraipena olio hondakinen partikulak neurtuz
Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop
Harremanetarako pertsona: Ibai Ulacia
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.