Gas naturalaren, airearen eta oxigenoaren nahasketak erabiltzen dituen proiekzio termikoko sistema. Sistemak abiadura eta gas-tenperatura tarte zabal batean lan egin dezake. Abiadura supersonikoak eta tenperatura baxuak konbinatuz, Al/Cu-zko estaldura dentsoak lor daitezke, > 2 mm-ko lodierak eta oxido-eduki txikikoak (< % 0,10). Bero-ekarpena txikia izanik, pareta-sekzio finak eta/edo aleazio beroarekiko sentikorrak estal daitezke. Osagai metalikoak konpontzeko prozesuetan erabil daiteke, eta/edo pieza materialaniztunak fabrikatzeko.
Aplikazio berriak garatzea
Estaldura berriak garatzea
Serie aurreko fabrikazioa
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Harremanetarako pertsona: Alfredo Suarez
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.