ADDITOLA laser bidezko metal-eranskineko zelulak sei askatasun-gradu dituen ABB robot bat eta bi lan-mahai ditu. Haietako bat finkoa da, neurri handikoa (1100x700), pisu eta bolumen handiko osagaiak lantzeko; bestea txikiagoa da (ABB), beste bi askatasun-gradu ditu (+/- 180° besoan eta infinitua plakan), eta 500 kg-ko gehienezko karga du, konplexutasun handiagoko geometriak lantzeko (ikus goiko irudia). Instalazio horri esker, pieza berriak egin daitezke metalezko oinarri batetik, eta balio erantsi handiko osagaiak konpondu, estaldura gisa beste material bateko geruzak gehitu, eta oinarrizko piezen gainean beste geometria batzuk sortu, hauts-egoerako metalezko materialak erabiliz. Piezen post-tratamendua egiteko, zenbait mekanizazio-gune daude prozesu-lantegian bertan.
Zelula kanpo-ingurunetik isolatuta dago karenaje baten bidez; hots, prozesu-mota honetan eskatzen diren segurtasun-araudi guztiak betetzen dira (ikus goiko irudia). Instalazioa ABBren joystickaren bidez programatzen eta kontrolatzen da. Instalazioan, taula honetan ageri diren ekipamenduak eta osagaiak daude.
Solidoa metal-hautsa urtuz sortzen da, zuntz optikoaren bidez laserraren fokalizazioa, OERLIKON hauts-banagailuak hornitutako eta argon gasaren bidez garraiatutako metal-hautsa, eta argona bera puntu batean elkartzen direnean.
FGrako prozesuen berrikuntza, eta prozesuen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketa
Hornitzaileak bilatzea Fabrikazio Gehigarriaren bidez piezak egiteko
Industrializazio-analisiak, lehen serieak eta beste prozesu batzuekin inbrikatzea
Prestakuntza espezifikoa enpresa-teknikarientzat, enplegurako prestakuntzaren bidez
Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako ikasleentzat
Prestakuntza espezifikoa Lanbide Heziketako irakasleentzat
Teknologiaren berri ematea, jardunaldi teknikoen edo orokorren bidez
IMH - Fundación para la Formación Técnica en Máquina-Herramienta/Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioa
Harremanetarako pertsona: Xabier Cearsolo Aramberri
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.