Bideo-streaminga prozesatzeko hardware-software plataformak bideo-fluxuak denbora errealean prozesatzeko aukera ematen du. Plataforma horrek ikusmen-sistemak, prozesamendu grafikoko unitateak eta software-garapenerako kitak ditu, ikuskaritzarako edo bideozaintzako aplikazioak azkar inplementatzeko.
Plataformaren gaitasunen artean, piezen gainazalaren kalitatearen ikuskapena, kamera baten edo gehiagoren ikuseremuan mugitzen diren aktiboen monitorizazioa eta segimendua, edo pertsonen eta roboten arteko interakziora bideratutako irudi-analisia nabarmentzen dira.
(1) 2 x Kamera Intel Realsense D435, (2) Kamera Alvium G1-811c, (3) 2 x Kamera JVCGZ-RX645AEU, (4) ZED 2i Kamera Estereoa
(1) NVIDIA Jetson AGX Orin, (2) GPU RTX 4090, (3) GPU RTX 3090
(1) GStreamer Framework, (2) DeepStream SDK, (3) Kamera anitzeko fusio algoritmoa.
Aktiboak edo eremuak monitorizatzeko sistemak
Ikusmen artifizialeko aplikazioak prozesu edo makina industrial simulatuetan edo errealetan integratzea
Objektuak aztertzea eta gainazala ikuskatzea
IKERLAN S.C.
Harremanetarako pertsona: Aron Pujana Arrese
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.