Aplikazio Biomedikoen Laborategia ingeniaritza biomedikoko sistemak baliozkotzeko pentsatuta dago, arreta berezia jarriz irudiak prozesatzeko aplikazioetan eta teknika kirurgiko berrien garapenean, ekipo erradiologiko, kirurgiko eta simulaziokoak erabiliz. Vicomtech-en egindako ikerketa aplikatuko proiektuen eskura jarrita.
Info gehiago: biomedicine@vicomtech.org
Bruker SkyScan 1172 mikro-tomografoa tamaina txikiko laginen hiru dimentsioko analisirako: 0,7 µm isotropikorainoko bereizmena, 8000x8000 pixel xerrako eta 11Mp-ko kamera distortsioaren erabateko zuzenketarekin.
Errendimendu handiko zerbitzarien klusterra, prozesamendu grafikoko unitateekin (GPU) hornitua, HPC prozedurak (high-performance Computing) gauzatzeko, hala nola adimen artifizialeko ereduen entrenamendua edo simulazio fisikoak, besteak beste.
7 graduko askatasuna duen Kuka LWR7+ robot kolaboratiboa eta Force Dimension Omega 6 eta Omega 7 gailu haptikoak.
Nabigazio kirurgikoko ekipoak, Leica M525 F40 mikroskopio kirurgikoa, EXERA II sistemadun Olympus endoskopioak eta NDi Polaris Spectra nabigatzaile optikoa barne.
Errealismo handiko METIman ospitalaurreko pazientearen manikia, erizaintzako eta ospitale aurreko prozedurak simulatzeko.
Ebakuntza-gela Digitala
Irudi Biomedikoen Analisia
Simulazioa
VICOMTECH
Harremanetarako pertsona: Álvaro Bertelsen Simonetti
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.