Bilaketa
Excepción capturada (Mon, 16 Dec 2024 19:19:06 +0000): SQLSTATE[08001]: [Microsoft][ODBC Driver 17 for SQL Server]SSL Provider: [error:1425F102:SSL routines:ssl_choose_client_version:unsupported protocol] #0 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/activos/dbupdater.php(321): PDO->__construct('sqlsrv:server=1...', 'userwp', 'wp2018') #1 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/single.php(120): logo_organizacion(4980) #2 /home2/basqueindustry/public_html/wp-includes/template-loader.php(106): include('/home2/basquein...') #3 /home2/basqueindustry/public_html/wp-blog-header.php(19): require_once('/home2/basquein...') #4 /home2/basqueindustry/public_html/index.php(17): require('/home2/basquein...') #5 {main}
Itzuli bilaketara
IZENA

Elkarlanerako lan-zelula robotizatua

AZALPENA

Zelula honek automatizatu beharreko eragiketak integratzeko, probatzeko eta balioztatzeko, aukera ematen du kaiolarik gabeko eta langileekin partekatutako inguruneetan piezak edo erremintak manipulatzeko, eta segurtasuna lehentasun gisa bermatuz. Lankidetza-aplikazioak abian jartzeko pentsatuta dago , hala nola pick & place eragiketak, langilearen ikusizko ikuskapeneko prozesuak, ekoizpen edo leunketa bezalako eragiketetan elkarlaneko muntaketa geldiarazi gabe.
Zelulak elkarlaneko bi robot ditu, eszenan trukagarriak direnak eta 6 edo 7 askatasun-graduko aldakortasuna lortzeko aukera ematen dutenak. Gainera, 3Dko ikusmen- eta errekonozimendu sistemeei esker, lan inguru hurbilena modelatzeko eta monitorizatzeko aukera ematen du, langilearen segurtasuna bermatuz. Halaber, elkarlaneko zelularentzat konfigura daitezkeen robot industrial bakoitzak hainbat tresna izan ditzazke aplikazio mota desberdinak planteatzeko (elkarlaneko pick and place aplikazioak, elkarlaneko paletizazio eragiketak). 7 graduko askatasuna duen robotaren kasuan, indar-sentsoreak eta ingurunea fisikoki ezagutzeko eta kontaktuak detektatzeko sentsoreak aurkitzen ditugu.
Zelula honek industria-aplikazio kolaboratibo/kooperatiboen bideragarritasuna eta planteamendua ebaluatzeko (horietan, langile batek eta robot batek, gutxienez, espazio komun bat partekatzen dute) aukera ematen du. Zelulak lankidetza-algoritmo mota desberdinen eraginkortasuna aztertzeko aukera ere ematen du, langilearen segurtasunaren ikuspegitik eta aplikazioaren zikloaren denborei lotutako betekizunen ikuspegitik (lankidetza-aplikazioetan denbora errealean kontrol-algoritmoen bideragarritasuna edo kontuan hartu gabeko egoerei erantzutea, besteak beste).

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

(1) 2 x kamera Intel Realsense D435
(2) Kamera ZIVID ONE PLUS M

(1) Universal Robot UR10e (6 askatasun graduekin)
(2) Robot KUKA LWR iiwa 14 R820 KRC4+ kontrolatzailearekin (7 askatasun gradurekin)

(1) Bi hatz duen kakoa Robotiq Gripper 2F-140
(2) huts kakoa OnRobot VG10 eta robotarekin konexiorako hainbat tresna

(1) 3Dko objektuak antzematea eta modu aurreratuan ezagutzea
(2) Robotaren inguruko 3Dko monitorizazioa
(3) Online birkalkulatu gabeko ibilbideak manipulatzea eta on line aldatzea

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
1172

Bideragarritasun teknikoaren eta aplikazioen segurtasunaren azterketa

services book icon
1173

Elkarlaneko industria-zeluletarako eragiketen funtzionamendu-erakusleak

services book icon
1174

Formakuntza

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IKERLAN S.C.

Harremanetarako pertsona: Aron Pujana Arrese

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top