Azpiegituren, energia-komunitateen eta antzerakoen energia kudeatzeko eta optimizatzeko hardware/software -plataforma bat da. Azpiegiturak hirugarren sektoreko eraikinak, industria eraikinak, bero- eta hotz-sareak eta bestelakoak izan daitezke. Helburua sorkuntza, eraldaketa eta energia kontsumoa kudeatzea da, ikuspuntu holistiko batean oinarrituz. Kudeaketa hau eredu fisiko eta estatistikoetan oinarrituko da, sistemen portaera aurreikusi eta kudeaketa energetikoa optimizatzea ahalbidetuko dutenak egun- zein ordu-eskalako denbora horizonteetan. Honako hauek izango dira eskari energetikoaren kudeaketa optimizatzeko faktore nagusiak: • Sistemen funtzionamendu-moduak optimizatzea, eraginkortasun energetikoa maximizatzeko. • Kontsumo-kurba tokiko energia berriztagarrietatik datorren sorkuntzaren kurbara egokitzea • Energia eraldatzeko baliabideak erabiltzea, produkzioa kontsumoaren bektore energetiko desberdinetara egokitzeko. • Eskariaren kudeaketa ekonomikoa optimizatzea tasa onuragarriagoak aprobetxatzeko Plataforma elkarreragin daitezkeen hainbat moduluz osatuta dago, eta modulu hauek modu autonomoan erabili zein bitartekoen plataformetan integratu daitezke.
Sarearen eragiketa optimoa eta eskariaren kudeaketa
Sorkuntza banatuaren eta biltegiratzearen integrazioa. Mikrosareak
Eskaria kudeatzeko moduluak
Eskariaren kudeaketarako funtzionalitateak inplementatzen dituzten moduluak.
Oinarrizko plataforma
Datuak kontrolatzeko, prozesatzeko, biltegiratzeko eta monitorizatzeko plataforma.
Sare termikoak optimizatzeko moduluak
Sare termikoen plangintza eta optimizazioarako funtzionalitateak inplementatzen dituzten moduluak.
Sorkuntza banatuetako optimizazio moduluak
Energia iturri berriztagarriekin (eolikoa eta fotoboltaikoa) eta metatze teknologiekin lotutako funtzionalitateak inplementatzen dituzten moduluak.
Datu historikoetan oinarrituta, plataformako modulu desberdinen erabileraren bideragarritasun azterketa, bai eta lehendik dagoen azpiegitura digitalean integrazio ahalmena.
Bero- eta hotz-sareen funtzionamendua optimizatzeko erakuslearekin lotuta. Eskariaren aurreikuspenetan, kudeatzen ez den produkzioan eta prezioetan oinarrituta, geruza anitzeko kontrol estrategiak sorkuntza sistemen zein banaketa sareen operazioa optimizatzen du, kontsumo globala eta/edo sistemaren ustiapen kostuak murriztuz.
Egoitza-sektorerako eta energia-komunitateetarako eskaria kudeatzeko sistema kooperatiboaren erakuslearekin lotuta.
Kudeaketa kontrolatzailearekin lotuta, sorkuntza unitateen eta metaketa sistemen produkzioa optimizatzen du. Merkatu energetikoetan parte-hartzea optimizatzen du, eta aktiboen bizitza erabilgarria luzatu. Era berean, sistemaren epe luzerako errentagarritasuna aztertzea ahalbidetzen du.