Motor-kalteak edo disfuntzio neuromuskularrak dituzten gaixoak tratatzeko gailu mediko aurreratuak garatzeko plataforma, galdutako funtzioak (adibidez, mugikortasuna) berreskuratzea konpentsatuz edo azkartuz.
Errehabilitazio tratamenduak pertsonalizatzea (klinikoak eta etxekoak) eta sektoreko enpresen prototipoen probak egiteko aukera ematen du, goiko gorputz adarretako birgaitze robotikaren alorrean (errehabilitazio prozesurako, terapiarako, ebaluaziorako eta laguntzarako gailu robotiko elektrikoak eta ez direnak, iktus-a sufritu duten gaixoentzat bereziki zuzenduak ).
Neuroerrehabilitaziorako goiko gorputz-adarren gailu robotikoa (ArmAssist), besoaren mugimenduaren karakterizazio zinetikoa eta zinematikoa egiteko beharrezkoak diren parametroak neurtzeko aukera ematen duena.
Pazienteen aurrerapenaren ebaluazioa eta joko serioetan oinarritutako terapia kudeatzea ahalbidetzen duen software plataforma. Pazienteak errehabilitazioan parte hartzera eta emaitza maximizatzera bultzatzen ditu.
Arauzko aholkularitza
Goiko gorputz-adarra birgaitzea
Joko serioetan oinarritutako errehabilitazio-protokoloak diseinatzea
Teknologia balioztatzea
Tele-birgaitzea
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Harremanetarako pertsona: Ainara Garzo Manzanares
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.