Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

LAB DIGITAL TWIN: Azpiegituren Biki Digitalak garatzeko laborategia ingurune eraikian eta lurraldean

AZALPENA

Azpiegituren, eraikitako aktiboen, Smart Cityren eta, eskala handiagoan, lurralde adimendunen datuen sorkuntza eta erauzketa gauzatzeko eta zehazteko tresna nagusietako bat da ekosistema hibrido, fisiko eta digital bat sortzea biki digitalaren kontzeptuaren bidez. Hiri- eta lurralde-testuinguruan, biki digital bat hiriko elementu nagusien eta haien azpiegitura kritikoen erreplika birtuala da, datu-baseetara eta sentsoreetara konektatuta. Hiriaren eredu horrek eta haren prozesuek aukera ematen dute agertokiak aztertzeko, modelizatzeko, simulatzeko eta iragartzeko, edo hipotesiak egiteko, erabakiak hartzeko prozesu hobeak jasateko hiri-plangintzan eta azpiegitura eta zerbitzu publikoen kudeaketan, hainbat eremutan eta modu integratuan. Aurrekoaren ondorioz, “Ingurune eraikian eta lurraldean Azpiegitura Biki Digitalak garatzeko Laborategiak”, LAB DIGITAL TWINek, osagai fisikoak zein digitalak ditu.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

BIM (Building Information Modeling) metodologiaren bidez garatutako eredu birtualak. BIM metodologia eragile guztien lankidetzan oinarrituta dago, eta, beraz, beharrezkoa da lankidetza hori ahalbidetzeko estandarrak ezartzea. TECNALIAk IFC datu-eredua erabiltzen du, eragileen, prozesuen eta aplikazioen arteko datu-trukerako formatu gisa balio duena eta ISO 16739:2018 arauak definitzen duena.
Azpiegitura linealen, lurralde-ereduen eta, aktiboen geolokazioa beharrezkoa denean, GIS ereduen kasuan, mota guztietako datuak sortzeko, kudeatzeko, analizatzeko eta mapeatzeko erabiltzen den irtenbide teknologia da. GIS ereduen bidez, datuak mapa batera konekta daitezke, aktiboen kokapena informazio deskribatzaile mota guztiekin integratuz.
Bi eredu-mota horiek, BIM eta GIS, datuetan oinarritutako kudeaketarako eta analisirako oinarri bat eskaintzen dute, aktibo monitorizatuetan ezarritako prozesu eta sistemen ereduak, erlazioak eta testuingurua ulertu ahal izateko, komunikazio, eraginkortasun, kudeaketa adimendun eta erabaki-hartze hobea eskaintzeko.

TECNALIAk, enpresa-sareen digitalizazioan nazioarteko liderrak diren Arista, Dell, Nvidia eta Red Hat-ekin lankidetzan, KATEA sortu du, enpresen eraldaketa digitalerako plataforma aitzindariak. Azpiegitura digital paregabe hauek superkonputazio zentro bat, Data Lab bat eta laino pribatu bat konbinatzen dituzte proiektu digitalak edozein arlotan eta modu integralean jorratzeko.

KUBIK kontzeptu, produktu eta zerbitzu berriak eskala errealean garatzeko eta baliozkotzeko sortutako instalazio esperimental, berezi eta bakarra da.
Energia-eraginkortasuna, segurtasuna, pertsonen bizi-kalitatea eta eraikinetako interaktibitate-sistema berriak hobetzera bideratuta daude nagusiki. KUBIKen berezitasun nagusia da eszenatoki errealistak sortzeko gaitasuna duela, energia-eraginkortasunaren hobekuntza ikertzeko, eraikuntza-irtenbideen elkarreraginean, klimatizazio- eta argiztapen-sistemen kudeaketa adimendunean eta energia berriztagarrietatik datorren horniduran oinarrituta. Gehienez 550 m2 birmoldatzeko gai den eraikin bat da azpiegitura, soto solairuan eta sestra gaineko beste hiru solairutan banatua. Energia-hornidura energia berriztagarrien (geotermikoa, eguzki-energia eta eolikoa) eta, behar izanez gero, energia konbentzionalaren konbinazioan oinarritzen da.
Monitorizazio- eta kontrol-sistema bat du, I+G+Bko jarduerak garatzeko behar den informazioa prozesatzen duena. Eraikina erabat desmuntagarria da, eta aukera ematen du aldi bereko agertokiak birkonfiguratzeko eraikuntzari dagokionez, fatxadaren, estalkiaren eta partizioen eraikuntza-osagaiak ordeztuz.KUBIK ezarritako garapen bakoitzaren prozesu esperimentalaren beharretara egokitzen da. Oso ikuspegi malguaren barruan, esperimentu bakoitzean birdefinitu egiten dira espazioaren barne-banaketa, inguratzaile- eta egitura-sistemak, klimatizazio-sistemaren konfigurazioa (HVAC), sare elektrikoa, kontrol-sistema eta hari lotutako eredu birtuala.

Eskala handiagoan lan egiteko, hitzarmenak egin dira erakunde publikoekin, ZERBITZU PUBLIKOEN AZPIEGITURA TEKNIKOETAKO datuak eskuratzeko::
o Parke, Euskadiko Parke Teknologikoa.
o Ermuko Udala.
o Bizkaia Connected Corridor (BCC).

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon

KUBIK

services book icon

LAB DIGITAL TWIN

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION

FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION

Harremanetarako pertsona: Diana Manjarres Martinez

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top