Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Modelizazio hibridoa fabrikazio-prozesuen optimizaziorako

AZALPENA

Fabrikazio-prozesuen optimizazioak sarritan eskatzen du ohiko hainbat motatako (analitikoak, semi-analitikoak, FEM, etab.) modeloak sortzea, prozesu horien ezaugarriak erreproduzitzeko. Industriak Euskadin gero eta produktibitate handiagoa eskatzen duen heinean, fabrikazio-prozesuak konplexuagoak bihurtzen dira, eta, hortaz, modelo horien garapenak simulazio-tresna aurreratuagoak behar ditu. Modeloek prozesuen oinarrizko fisika ulertzen laguntzen dute, eta abiapuntu dira ekoizpen-estrategia optimizatuak diseinatzeko (mekanizazioa, ikuskapena, neurketa, etab.). Hala ere, kasu askotan, industrirako ezarpena zaildu egiten da, besteak beste, kostu konputazional handia edo parametro asko behar izateagatik.

Bestalde, Adimen Artifizialaren (AA) aplikazioak fabrikazio-prozesuetan gero eta garrantzi handiagoa hartzen du: AAko modeloek kostu konputazional minimoarekin ezar daitezke zuzenean lantegietan eta fabrikazio-baldintza aldakorretara modu dinamikoan egokitu, horrela beren aplikagarritasun industriala biderkatuz. Hala ere, industriarentzako erronka nagusietako bat kalitatezko datu esperimentalen eskasia da, eta horrek mugatu egiten du AAko modeloen zehaztasuna eta fidagarritasuna.

Erronka hauei aurre egiteko, aktibo honek bi modelizazio-ikuspegi (ohiko modeloak eta AA) bateratzen ditu, simulazio-tresna pertsonalizatuen garapena sustatuz fabrikazio-prozesuak hobetzeko (mekanizazioa, ikuskapena, neurketa, etab.) eta haien ezarpen industriala errazteko. Ildo horretan, besteak beste, honako estrategiak aztertzen dira: oinarri fisikoko modeloetan oinarritutako modelo ordezkoen sorrera, AA modeloen kalitatea hobetuko duten datu sintetikoen sorkuntza, edo baldintza berrietara egokitzeko gai diren AA modelo sortzaileen garapena.

Horrenbestez, aktibo honek ikuspegi integral bat justifikatu eta babesten du, simulazio klasikotik datu sintetikoen sorrerara eta AA modeloen garapenera doana, fabrikazio-prozesuen optimizazioa eta haien industriarako transferentzia bizkortzea helburu.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Fabrikazio-fenomenoak aztertzeko eta aurreikusteko software-tresnak erabiliz modeloen sorrera

Simulazio aurreratuak softwarearen bidez, optimizazioa eta analisi estrukturala egiteko

Prozesu konplexuen analisia egiteko ikuspegi teorikoak eta emaitza esperimentalak uztartzen dituzten modeloen garapena.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon

IA modeloen sorrera

services book icon

IA-rako datu sintetikoen sorrera

services book icon

Prozesuen modelizazio aurreratua

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

IDEKO S.C.

IDEKO S.C.

Harremanetarako pertsona: RAFA LIZARRALDE

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top