Bilaketa
Excepción capturada (Mon, 16 Dec 2024 10:07:10 +0000): SQLSTATE[08001]: [Microsoft][ODBC Driver 17 for SQL Server]SSL Provider: [error:1425F102:SSL routines:ssl_choose_client_version:unsupported protocol] #0 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/activos/dbupdater.php(321): PDO->__construct('sqlsrv:server=1...', 'userwp', 'wp2018') #1 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/single.php(120): logo_organizacion(2963) #2 /home2/basqueindustry/public_html/wp-includes/template-loader.php(106): include('/home2/basquein...') #3 /home2/basqueindustry/public_html/wp-blog-header.php(19): require_once('/home2/basquein...') #4 /home2/basqueindustry/public_html/index.php(17): require('/home2/basquein...') #5 {main}
Itzuli bilaketara
IZENA

OptiScan sentsore optikoa M3 softwarearekin eta Spark Gage ekipoarekin

AZALPENA

OptiScan
Optiscan abiadura handiko eskaneaketarako sentsore laser bat da. Optiscanekin fabrikazio prozesuetan errendimendu altuko eskaneaketa teknologia integratu daiteke.Optiscanekin analizatutako piezaren kopia digtal bat egin daiteke eta CAD-arekiko konparaketa eta neurketa dimentsionalak automatizatu daitezke.
M3 Software
Errendimendu altuko softwarea puntu hodeiak hartzeko eta analizatzeko. M3 puntu hodeiak eskaneatu eta kudeatu egiten ditu era arin, eraginkor eta errez batean.
Alderantzizko ingenieritza modulua
Aktiboak alderantzizko ingenieritza egiteko algoritmoak dauzka.CAD ez daukaten piezentzako, eskaneaketa eta 3D digitalizazioari esker gainazalen errekonstrukzioa egin daiteke. Hau lortzeko, aktiboak Poisson algoritmoak dauzka, eta algoritmo hauekin errekonstrukzioa ahalik eta hoberen egiten du. Algoritmo honek fidakortasun handia dauka zulo txikiak betetzeko eta datu ez uniformeekin lan egiteko.
Informazioaren estandarizazioa STEP 242-ren arabera
AM-ren munduan zenbait pieza ezin dira imprimitu CAD-ren kalitate baxuagatik. Horretarako, aktiboak algoritmo egokiak dauzka informazio metrologikoaren irakurketarako STEP 242 estandarrak erabiltzen dituen 3D modeloetarako.
Sistema informazioa beste kalitate kontrol ingurune batzuekin trukatezko garatu egin da. Geometriak STEP formatuan exportatu daitezke.
Neurketetan lortutako emaitzekin geometriak exportatu daitezke informazio guztiarekin STEP formatura.
AM-ren kalitatearen automatizazioa eta kudeaketa
3D CAD modeloek informazioa daukate AM-a produkzioara integratzeko. 3D digitalizazioarekin eta alderantzizko ingenieritzarekin lortutako informazioarekin CAD modelo bat sortu daiteke fabrikzaio gehigarrirako egokia dena. Modelo horrekin digitalizaketa, analisiak eta txostenak automatizatu daitezke.
STEP242 estandarrari esker M3 softwareak 3D CAD modelotik datu nahikoak hartu ditzake digitalizazio prozesua, neurketa plana eta informazio txostenak automatizatzeko.
Extrakzio prozesuak CAD-etik, geometria mota emanda eta puntu baten koordenatuak emanda, geometria ezberdinak hartu ditzake, balio nominalak lortzeko.
Spark Gage
Spark Gage aktiboak fabrikazio gehigarriari laguntza teknologikoa ematen dio eta 3D inspekzio zerbituza ematen dio. Gainera, piezaren informazio nahiko ematen du alderantziko ingenieritzarako.
Spark zubi motako makina bat da, eta egitura sendoa dauka. Hiru ardatzak granito naturalezkoak dira, eta horri esker egonkortasun dimentsionala eta mugimendu zehatzak lortzen dira.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

M3 server, M3-ren datu baseak VPX(Virtual Part Exchange) estandarra erabiltzen du. Estandar honekin informazioa gorde, trukatu eta filtratu daiteke efizientzia handiz, datu basea zuzenean softwarearekin eta eskaneaketa sistemarekin konektatuz.

M3 softwarea, errendimendu altuko softwarea puntu hodeiak hartzeko eta analizatzeko.

Optiscan sentsore optikoa, eskaneaketarako sentsore laserra, doitasun handiko 3D digitalizazioa ahalmentzen duena.

Spark Gage, zubi motako CMM makina, eskaneaketarako digitalizaziorako eta alderantzizko ingenieritzarako.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
386

3D geometriaren optimizazioa

services book icon
385

Alderantzizko ingenieritza prozesua fabrikazio gehigarrirako

services book icon
387

AM-n kalitatearen automatizazioa eta kudeaketa

services book icon
389

Emaitzen analisia

services book icon
390

Formazioa

services book icon
388

Neurketa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

ASOCIACIÓN DE EMPRESAS TECNOLÓGICAS INNOVALIA

Harremanetarako pertsona: Alicia González Cabestreros

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top