Piezen kalitate-kontrolerako eta ikuskatze ez-suntsitzailerako azterketa egiteko aukera ematen du zelulak. Sistema konfiguratu egin daiteke, ikuskatze eta neurketak egiteko zenbait teknologiaren bidez: ikusmen-kamerak, termografia, teknologia multiespektrala eta lortutako irudiak prozesatzeko askotariko algoritmoak, besteak beste. 2Dko eta 3Dko ikusmen-sistemek, photogrametic stereo ekipamenduak, ikuskatze ez-suntsitzaileko ekipamenduek (teknologia multiespektrala, termografia) eta piezaren zenbait konfigurazio eta lan-baldintza simulatzeko azpiegiturak osatzen dute sistema. Ikuskatze-sistemak zenbait funtziotan erabiltzeko konfigura daitezke. Zelulak aukera ematen du piezaren gainean zenbait azterketa egiteko:
• 2D/3D dimentsio-kontrola, 2Dko eta 3Dko ikusmen-tekniken bidez;
• Azaleko akatsak detektatu eta identifikatzea.
In-line nahiz off-line ikuskatzeen bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du zelulak, bereizmenari, ziklo-denborei eta bestelako parametro batzuei loturiko baldintzak aztertuta; halaber, kalitate-kontrolerako eta piezaren manipulaziorako irtenbideak automatizatzeko aukera ematen du.
Gocator kamera, Ranger Sick, photometric stereo IAI ekipamendua, Pulnix ekipamendu multiespektrala, kamera termografikoa
Gocator kamera, Ranger Sick, photometric stereo IAI ekipamendua, Pulnix ekipamendu multiespektrala, kamera termografikoa
Bideragarritasun teknikoaren azterketa
Demostrazioa/Gerturatzea
Demostrazioa/Gerturatzea
Kontzeptu-proba
Prestakuntza
Kontzeptu-proba
Bideragarritasun teknikoaren azterketa
Prestakuntza
FUNDACIÓN TEKNIKER
Harremanetarako pertsona: Ander Ansuategi
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.