Zelulak aukera ematen du piezen muntaketa automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Osagaiak modu konbentzionalean nahiz modu kolaboratiboan muntatzeko eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa. Osagai hauek ditu sistema robotikoak: 13 askatasun-graduko eta bi besoko robot manipulatzaile bat, ikusmen-sistemaz, indar-sentsore batez eta zenbait tresna dituen tresna-trukagailu batez hornitua, eremua monitorizatzeko sistema bat duena, lana modu kolaboratiboan egiteko. Sistema bi osagai nagusitan banatzen da:
1) muntaketakoa, non sentsoreak (indarrarena, ikusmenarena) konfiguratu egiten baitira piezen posizioa detektatzeko gainazalean eta txertatze-eragiketetan besoen ibilbidea kontrolatzeko muntaketa-prozesuan;
2) segurtasun-eremua monitorizatzekoa, robotaren lan-eremuan sartzen diren elementuak detektatzeko eta, hala, abiadura murrizteko edo funtzionamendua eteteko.
Zelula horrek bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du, eta, halaber, osagaien muntaketarekin, akoplatzearekin eta torlojutzearekin erlazionatutako eragiketen automatizazioa planteatzeko. Ziklo-denborei, posizionamenduaren aldakortasunari, modu kolaboratiboko segurtasunari eta bestelako alderdi batzuei lotutako baldintzak azter daitezke zelularekin.
Bideragarritasun teknikoaren azterketa
Demostrazioa/Gerturatzea
Kontzeptu-proba
Prestakuntza
FUNDACIÓN TEKNIKER
Harremanetarako pertsona: Ander Ansuategi
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.