Osasun-produktuen diseinu integrala, gailu medikoei buruzko araudi espezifikoaren arabera (ISO 13485).
Gure lean metodologiaren helburua da garapen-kostuak minimizatzea tresna digitalak erabiliz esperimentazio-faseei ekin aurretik.
Produktu-motaren arabera, modu intentsiboan erabiltzen dira simulazio-ingurune espezifikoak, gutxieneko produktu bideragarrien alternatibarik onenak konfiguratzeko.
Prototipatze azkarreko sistemen bidez, simulazioaren emaitzak modu esperimentalean kontrasta ditzakegu, eta aukera onenak hauta ditzakegu.
Hala, minimizatu egin daitezke azken diseinua lortzeko behar diren baliabideak. Diseinu horrek zenbait baliozkotze-etapa igaroko ditu, ahalik eta aldaketa gutxien eginez.
Hori guztia diseinuaren etapa bakoitzeko arriskuen analisian eta dokumentazioaren trazabilitatean lagunduz garapen-ziklo osoan.
Diseinu-, kalkulu- eta simulazio-aplikazioak:
• 3DEXPERIENCE® SOLIDWORKS (2021)
• CAD SolidWorks.
• PDM Solidworks.
• FEM – MSC, Altair Optistruct, Ansys.
• CFD - Fluent, Flow.
• Mutibody Dynamics Simulation- Adams, Motion.
• Modelatze dinamiko multifisikoa - Modelica.
• Domeinu anitzeko modelatze dinamikoa – Simulink.
FDM Stratasys Dimension 1200es 3D inprimagailua
• materiala: ABSplus 9 koloretan
• lan-eremua: 254 x 254 x 305 cm
• Geruzaren lodiera: 0,33 mm edo 0,254 mm
Formlab-en SLA Form3 3D inprimagailua.
• Gradu medikoko material biobateragarriak
• XY bereizmena: 25 mikrometro.
• Laser potentzia: 250 mW.
• Eraikuntza-bolumena: 14,5 x 14,5 x 18,5 cm.
• Geruzaren lodiera: 25-300 mikrometro.
ISO 13485 zertifikazioa
Harizpi- edo pikor-formatuko material polimeriko askotarako.
Ideiaren eta produktuaren arteko kontrastea
Kontzeptu-probak
Produktu edo zerbitzu berriak garatzeko eta lankidetzan garatzeko aholkularitza estrategikoa eta orientazioa (ideien kontrastea, espezifikazioak, elkarrizketa goiztiarra eta osasun-teknologien ebaluazioa, etab.)
Produktua ISO 13485 arauaren arabera baliozkotzea
Teknologia baliozkotzea
FUNDACIÓN TEKNIKER
Harremanetarako pertsona: Jesus Alonso
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.