KUKA light weight robot (LWR) robot kolaboratiboa
Kuka LWR izan zen indar-sentsoreak junturetan txertatuak zituen lehenbiziko robota. Ezaugarri horri eta diseinu arin eta biribilduari esker, robot kolaboratiboa izateko baldintzak betetzen ditu. Indar-sentsoreen bidez, robotek "sentitu" egiten dute beren egituran zehar izaten den kontaktu oro; hala, abiadura moteldu egin dezakete, edo gelditu. Txertatuak dituen indar-sentsoreei esker, beste ezaugarri hau ere badu robot horrek: grabitate-konpentsazioko moduan ipin daiteke, eta eskuz mugitu (adibidez, berari ibilbide bat erakusteko) eta, nahi izanez gero, mugimendu horren exekuzioa gorde daiteke, automatikoki errepikatzeko. Hartara, oso erraz programatu daiteke robota, robotikako aditurik gabe ere. Kuka iiwa robotaren aurrekoa da. Kuka LWRk 7 kg-ko karga-ahalmena du (payload-a).
Universal robot UR5
Merkatu-kuota zabala eskuratu dute Universal Robots-eko robotek, prezio/kalitate erlazio ona baitaukate. Gainera, konfigurazioan eta programazioan dituzten hobekuntzei esker, erabilerrazagoak dira, ohiko robot industrialekin alderatuta. Beste abantaila bat: indar-sentsore bat daukate azken artikulazioan; horri esker, egiten ari diren eragiketaren atzeraelikadura dute.
Gailu haptikoak
Robot haptikoak gailu mekatronikoak dira, eta ukimena transmiti dezakete ingurune birtual batetik gizaki batengana, eta alderantziz. Pertsona batek objektu birtualak "uki" ditzake, haien testura sentitu eta haiekin interakzioan jardun errealitate birtualeko ingurunean edo mundu birtual batetik. Gailu haptikoak indar-atzeraelikaduraren bidez (feedbacka) itzultzen du interakzio horien emaitza. Mundu birtual batetik indar-seinaleak berrelikatzeko ahalmena inguruen errealetara ere eraman daiteke. Horrelakoetan, teleoperazioa izaten da aplikaziorik ohikoena. Maisu-esklabo kontrol-estrategia baterako erabil daiteke robot haptikoa (maisua, gailu haptikoa; esklaboa, urrutitik gidatutako robot bat).
Sailean erabilgarri dauden hiru gailu haptikoen modeloak aztertuko ditugu hemen.
Mahaigaineko modeloak dira hiru gailuak: Phantom Omnik 6 DoF ditu; Novint Falconek 3 DoF, eta Force dimension Omega 7k, berriz, 7 DoF.
Bin Picking edo Kitting motako pick&place manipulazioa
Gizaki-robot interakzioa, ingurune seguruaren monitorizazioa eta robotika kolaboratiboa
Ikusmenean oinarritutako parte-detekzio eta -lokalizazioa robota gidatzeko
Indarraren kontrolean oinarritutako robot-gidaketa
Piezen kontrol dimentsionala, robotak eta 3D ikusmena baliatuz
Piezen osotasunaren eta akatsen kontrola, robotak eta 3D ikusmena baliatuz
Robot bidezko bizar-kentzea
Robot bidezko osagai-muntaketa
Robot bidezko torlojutzea
Robot bidezko zulaketa
Roboten teleoperazioa
Talkarik gabeko ibilbideen sorrera automatikoa
Zelula robotizatuen programazio automatikoa edo erraza
Zigilatzailea robot bidez aplikatzea
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Harremanetarako pertsona: Karmele Florentino
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.