Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Segurtasun mikrobiologikoa eta POCak ebaluatzeko laborategia

AZALPENA

Laborategian segurtasun mikrobiologikoko saiakuntzak egiten dira. Arloarekin lotutako azterlan ugari egiteko aukera ematen du, bai eta ingurumen-, elikagai- eta klinika-mikroorganismoak detektatzekoa ere. Patogenoak detektatzeko Point of Care (POC) gailuak eta bezeroarentzat interesgarriak diren beste markatzaile batzuk garatzen ditugu.

ISO eta UNE arauen arabera egiten dugu lan. Laborategiek Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren akreditazioa dute Laborategiko Jardunbide Egokien (BPL) pean lan egiteko, farmakoentzat eta osasun- eta higiene-produktuentzat.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

2. biosegurtasun-maila, fluxu laminarreko 2 kanpai, autoklabeak, plaken kiribileko ereingailu automatikoa, kolonia automatikoen kontagailua, CO2 eta tenperatura kontrolatzeko berogailua.

Fluoreszentziako eta konfokal mikroskopioak, ekortze-mikroskopia elektronikoa.

DNA eta RNA erauzteko robota; PCR robot automatizatua eta termoziklogailuak (6 denbora errealeko PCR), elektroforesia, GelDoc, bi dimentsioko geletarako moduluak eta Illuminaren MiSeQ sekuentziadorea.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon

Karakterizazio mikrobiologikoa

services book icon

Mikrobiologia-azterketak

services book icon

Patogenoak detektatzeko sistemak

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

GAIKER

GAIKER

Harremanetarako pertsona: Felipe Goñi De Cerio

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top