Bilaketa
Excepción capturada (Mon, 16 Dec 2024 19:29:54 +0000): SQLSTATE[08001]: [Microsoft][ODBC Driver 17 for SQL Server]SSL Provider: [error:1425F102:SSL routines:ssl_choose_client_version:unsupported protocol] #0 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/activos/dbupdater.php(321): PDO->__construct('sqlsrv:server=1...', 'userwp', 'wp2018') #1 /home2/basqueindustry/public_html/c/themes/bdih/single.php(120): logo_organizacion(2650) #2 /home2/basqueindustry/public_html/wp-includes/template-loader.php(106): include('/home2/basquein...') #3 /home2/basqueindustry/public_html/wp-blog-header.php(19): require_once('/home2/basquein...') #4 /home2/basqueindustry/public_html/index.php(17): require('/home2/basquein...') #5 {main}
Itzuli bilaketara
IZENA

Zuntz-jarraizko konpositeen fabrikazio gehigarria

AZALPENA

Berrikuntza irekia egiteko aproposa den aktibo bat da, non teknologiak (inprimagailuak, simulazio programak, materialen karakterizazioa) eta ikerlariak eskuragarri dauden bideragarritasun azterketak (material berriak, prototipoak, industrializazioa…) egin ahal izateko.
Zerbitzua hiru arlo desberdinetan eskaintzen da:
1. Zuntz jarraizko konpositeak.
2. Infusio/RTM molde prototipoak eta tresneria.
3. Elektronika inprimatzea konpositeetan.

Aktiboak sarera konektatuta egongo dira, prozesua simulatzeko programak lainoan baitaude, eta inprimagailuek urruneko kontrola baitute. Bestalde kontakturik gabeko termopareak (OS-MINIUSB-SN21, Omega Engineering) gehitu zaizkie pieza guztien tenperatura baldintzak neurtzeko.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Infusio/RTM molde prototipoak eta tresneria. JCR 1000 (Sicnova) inprimagailuaren abantaila nagusiak bere inpresio bolumen handia (1000 mm x 600 mm x 600 mm) eta material askatasuna dira. Molde eta tresneria 3D inpresioz garatzeak garapen denborak zein kostuak nabarmenki murrizten ditu, beti ere mekanizazio prozesua erreferentziatzat hartuta.

Elektronika inprimatzea konpositeetan. Konpositeen 3D inpresioan sortzen diren tenperaturak baxuak dira eta tinta eroalea erabiliz sentsore zein eragileak inprimatu daitezke. Alde batetik piezaren lan baldintzak monitorizatu daitezke (tenperatura, presioa, Structural Health Monitoring/SHM…) eta bestetik komunikazio gaitasuna gehitu ahal (RFID, IIoT) zaio.

Zuntz jarraizko konpositeak. MarkTwo (Markforged) inprimagailua natura desberdineko zuntz jarraiekin lan egin dezake (karbonozko, beirazko, Kevlar…), lortzen diren zurruntasun (40 GPa) zein erresistentzia (700 MPa) oso altuak direlarik. Inpresio bolumena 320 mm x 132 mm x 154 mm da. Bestalde, orientazio ez-arruntak lor daitezke (steered-fibres), geometria konplexuko piezatara errez moldatuz. Azkenik, elementu finituzko simulazioak eta optimizazio topologikoa bezalako erraminten laguntzaz produktu arinak eta balio erantsi handikoak gara daitezke. Materialei dagokienez, filamentu berriak proba daitezke formulazioa hobetu eta propietate mekanikoak karakterizatzeko. Produktu bereizgarrien artean, termoplastikoak direnez, injekziozko moldekatze prozesuan insertu gogortzaileak erabili daitezke. Beste aplikazio interesgarri bat sandwich egiturentzako nukleoak dira, baina konplexutasun handikoak (auxerikoak, biomimetikoak, zelularak...).

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
655

Formakuntza teknikoa

services book icon
659

Kolaborazioa eta coworking-a

services book icon
657

Material berrien garapena

services book icon
656

Pieza, prototipo zein erraminta/moldeen fabrikazioa

services book icon
658

Teknologien erakustaldiak

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

Mondragón Goi Eskola Politeknikoa JMA SCoop

Harremanetarako pertsona: Jon Aurrekoetxea Narbarte

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top