CIDETEC-eko laser-ekipamenduari esker, metalezko edo plastikozko material baten gainazala testurizatu edo haren gogortasuna %60raino murritz daiteke, pieza baten eremu jakin batzuei gainerako piezaren bestelako akabera emateko.
- CO2 laserra (30W) (Easy Mark)
- Laser berdea (7W) (TruMark 3220)
- Nd: YAG laserra (25W) (Rofin, Power line E25)
- UV laserra (5W) (TruMark 6350)
Aktibo hau honekin osatzen da:
• Gainazalaren gogortasuna ebaluatzeko ekipoa
• Gainazalaren karakterizazio gehigarria egiteko ekipoa (termografia, korrosioa, hezegarritasuna, distira, masa-galera, aldaketak piezaren geometrian, etab.)
Gainazalaren gogortasuna ebaluatzeko ekipoa (kontaktuzko profilometroa, mikroskopio fokukidea, indar atomikozko mikroskopioa) eta gainazalaren karakterizazio gehigarria egiteko ekipoa (termografia, hezegarritasuna, distira, pisu-galera, aldaketak piezaren geometrian, korrosioa, etab.)
CIDETEC-en daude jada, data desberdinetan erosita
Nanosegundoko CO2 laserra, 30 W-ko gehienezko potentziarekin eta 53x53 mm-ko eremuak prozesatzeko f80 lente fokal batekin. Ekipoak pultsu bidezko moduan funtzionatzen du, 100 mikroneko izpi batekin fokatze-baldintzetan.
Erosketa-data: 2011
Nanosegundoko laser berdea, 7 W-ko gehienezko potentziarekin eta 110x100 mm-ko eremuak prozesatzeko f160 lente fokal batekin. Ekipoak pultsu bidezko moduan funtzionatzen du, 30 mikroneko izpi batekin fokatze-baldintzetan.
Erosketa-data: 2011
Nanosegundoko laser infragorria, 25 W-ko gehienezko potentziarekin eta 120x120 mm eta 240x240 mm-ko eremuak prozesatzeko bi lente fokalekin (f160 eta f300). Ekipoak pultsuko moduan zein etengabean funtziona dezake. Fokatze-baldintzetan, izpiak 40 mikroiko eta 70 mikroiko tamaina du, lente fokalaren arabera. Ekipamendu honek software bat du, eta hari esker laser-izpia altuera-tarte handi batean fokuratu daiteke (fokatze arineko modulua). Horrez gain, piezen ardatz birakaria du.
Erosketa-data: 2010
Nanosegundoko laser ultramorea, 25 W-ko gehienezko potentziarekin eta 80x80 mm-ko eremuak prozesatzeko f160 lente fokal batekin. Ekipoak pultsu bidezko moduan funtzionatzen du, 35 mikroneko izpi batekin fokatze-baldintzetan.
Erosketa-data: 2011
Gainazala aldatzea material desberdinak (metalikoak, polimerikoak...) laser bidez tratatuz
CIDETEC
Harremanetarako pertsona: Patricia López Ruiz
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.