Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Near Net Shape lantegi pilotua

AZALPENA

Ceit-eko aktiboak hainbat ekipo konbinatzen ditu zeintzuk, hauts metalurgian 30 urtetik gorako esperientziari esker, osagai konplexuak sortzeko aukera ematen dute materialaren erabilera optimizatuz. Horrela, osagai handiak, hautsen HIP (prentsaketa isostatikoa berotan) prozesuaren bidez ( ekoiztu daitezke; osagai konplexuak, kopuru mugatuan, gehikuntza bidezkofabrikazio bidez; tamaina ertain, konplexu eta kopuru handiagoan, prentsaketa eta sinterizio bidez; txikiak, konplexuak eta kantitate handiagoan, metal injekzio moldekatze (MIM) bidez; eta zati simetrikoak, estrusio bidez. Gainera, aktiboa osatzen duten instalazioek errendimendua doitzeko aukera zabaltzen dute, tratamendu termikoen eta neurrira bereziki diseinatutako hautsekin egindako estalduren bidez.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Ceit-IK4n instalatutako Laser funtzio anitzeko zelula, sistema erabat operatiboa da eta lau aplikaziori zerbitzua ematen die: LMD bidezko fabrikazio gehigarria, osagai metalikoen “cladding”-a, laser bidezko tratamendu termikoak eta laser soldadura. Ekipamenduak 4KWko laser iturri bat du, “cladding” buruarekin, melt-poolaren kontrolerako begizta itxiko sistema bat, eta 3D eskaner bat.

Hauts estrusiorako unitatea

Berotako prentsaketa isostatikoa (HIP) hauts metalikoa dentsifikatzeko prozesu bat da non temperatura eta presio altuak konbinatzen diren. Gainera, HIP-a fabrikazio gehigarriko produktuetan, galdaketakoetan eta zati sinterizatuetan erabili daiteke post-prozesu moduan. Ekipamenduak 120 mm-ko diametroko lan-eremua du eta 200 mm-ko altuera. lgehienezko lan tenperatura 2000 ºC-koa da, eta presioa berriz, 1500 bar-ekoa.

MRF labe moldakorra baldintza atmosferiko ugaritan (hutsune handia, hidrogeno purua, inerte-hidrogeno nahasketa) lan egin dezake 1800 ºC-ko gehienezko tenperaturaraino iritxiz. Labearen ganbera 300x300x300 mm-koa da, eta ekipoak prozesu-baldintzak doitasun handiz simulatzea eta errepikatzea ahalbidetzen du.

Servosis 100 tonako prentsa serbo-hidrauliko uniaxiala da, bi eragingailu hidrauliko independenterekin. Equipo honek karga eta desplazamendu parametroak ematen ditu hauek dentsitatea vs karga moduan grafikatu daitezkelarik.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
621

Cladding eta Soldadura

services book icon
618

Erakusgailuak eta prototipoak

services book icon
619

Gainazaleko tratamendu termikoak

services book icon
620

Tratamendu termiko bolumetrikoa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CEIT

Harremanetarako pertsona: Iñigo Iturriza Zubillaga

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top