Bilaketa

Zibersegurtasun arloko proba, operazio-simulazio eta entrenamenduetarako ingurune errealak

icon

Zibersegurtasuna funtsezko alderdia da antolakundeentzat, eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen du enpresek euren digitalizazio-prozesuan aurrera egin ahala.

Basque Digital Innovation Hub sareko zibersegurtasun guneak ingurune erreal bat eskaintzen die enpresei probak, simulazioak eta entrenamenduak egiteko. Gune hori Basque CyberSecurity Centre (BCSC) zentroak koordinatzen du, eta elkarrekin konektatutako bost laborategik osatzen dute. Laborategi horiek -Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente garrantzitsuen jabetzakoak direnak- ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen dute, eta gaitasuna dute zibersegurtasunarekin lotutako proiektuak garatzeko hainbat arlotan: smart-grid, automobilgintza, blockchain, AA, industria segurua, produktuen ebaluazioa, etab.

Gunea xeheki

Ezagutu xeheki Guneari buruzko informazio guztia gure adituaren eskutik.

Aplikazio esparruak

5 antolakunde eta 7 laborategi aplikazio-esparru hauetan laguntzeko:

Mehatxu eta
arriskuen identifikazioa

Mehatxu eta arriskuen identifikazioa

Zibersegurtasunak pertsonentzat, sistementzat, aktiboentzat, datuentzat eta gaitasunentzat suposatzen dituen arriskuak kudeatzea ahalbidetuko duen antolamendua garatzea. Testuinguru enpresarialaren ulermenak, funtzio kritikoak babesten dituzten baliabideak eta horiekin zerikusia duten zibersegurtasun arriskuek ahalbidetzen dute erakunde bat modu egokian bideratzea, eta arriskuak kudeatzeko bere estrategiarekin eta bere behar enpresarialekin bat datorren moduan ahaleginak lehenestea.

 

Jarraian zehazten dira mehatxuak eta arriskuak identifikatzeko baliagarriak diren zerbitzuak:

  •  Entrenamendua Blockchain-en
  •  Ibilgailu autonomo eta konektatuaren entrenamendua zibersegurtasunean
  •  Zibersegurtasuneko proba funtzionalen ingurunea
  •  Zibersegurtasun industrialeko entrenamendua segurtasun operadoreentzat eta hacker etikoentzat
  •  Entrenamendua cyberrange-etan
  •  Segurtasun produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea
  •  Cyberrange produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea
  •  Zibersegurtasuneko proba eta demostrazio ingurunea produktu edota prozesuari buruz ingurune kontrolatu batean
  •  Entrenamendu praktikoa zibersegurtasunean
  •  Produktuaren ziurtapena
  •  Ingurune industrial osoen simulazio errealista, IT eta OT segmentuak barne, eraso konplexuen aurrean ziberdefentsa probak egiteko
  •  IT/OT proba ingurunea, sare ekipamendu edo prozesamendu berri bat probatzeko ingurune kontrolatu, errealista eta estres altuko baldintzak dituen batean
  •  Proba eta demostrazio ingurunea IT/OT konbergentzia testuinguru batean, zibersegurtasun industrialean espezializatutako osagaien funtzionamendua baliozkotzeko
  •  Cyber-Range multidomeinua
  •  Big Data for cybersecurity
  •  IEC 62264 sare industrialen analisia
  •  Osagai eta sistema industrialen zibersegurtasun ebaluazioa
Aktiboen
babesa
Erasoen
detekzioa
Erasoen aurreko
erantzuna
Aktiboen
berreskurapena

Ikusi Zibersegurtasun
guneko aktiboak

Jarri harremanetan zure kontaktuarekin

Bera da zibersegurtasun gunearen aditua, eta bera arduratuko da zure premiak xeheki ezagutzeaz.

David González
IKERLAN
dgonzalez@ikerlan.es
943 712 400

Casos de uso

Ahultasunen monitorizazioa zibersegurtasun plataformarako

Orbik Cybersecurity

Orbik Cybersecurity

Erabilera-kasua

Orbik Cybersecurity 2023an agertutako enpresa bat da, Ikerlaneko zibersegurtasun arloaren hazkundearen ondorioz sortua. Jaio zenetik, bere helburua industria-sektoreari kanpoko zigilu bat eskaintzea izan da, bere produktuak ziberseguruak direla ziurtatzeko, nazioarteko zibersegurtasun-arau zorrotzenen arabera. Merkaturatzean, Orbik-ek sektore elektrikoko enpresetan jarri zuen arreta, baina epe ertainean bere jarduera beste arlo estrategiko eta funtsezko zerbitzu batzuetara zabaltzea aurreikusten du, horiek baitira zibererasoen arriskuaren aurrean ahulenak.


Beharra:

Orbik zibersegurtasuneko plataforma integral bat sortzeko eta inplementatzeko erronkaren aurrean zegoen, arlo horrekin lotutako alderdi guztiak zentralizatzeko. Horretarako, beharrezkoa izan da oinarriak ezartzea, aplikazioaren etorkizuna planifikatzea eta epe luzerako helburuak zehazteko roadmap bat garatzea. Plataforma hau garatzeko, merkatua zehazki aztertu behar da aldez aurretik baita beharrezkoak diren osagaiak ere. Testuinguru horretan kokatzen da Ikerlan zentro teknologikoaren kalteberatasunak monitorizatzeko plataforma.

Konponbidea behar duen enpresaren arloa:

Zibersegurtasuneko plataforma integralaren garapena

Enpresaren tamaina:

PYME

Sektorea

Zibersegurtasuna

Lokalizazioa:

Mondragon (Gipuzkoa)

Konponbidearen onurak:

  • Zibersegurtasuneko plataforma integralaren garapena
  • Roadmap xehatza garatzea
  • Lantaldea handitzea

Sartutako teknologia berriak:

  • Ahultasunak monitorizatzeko plataforma
  • Segurtasun-ebaluazioetarako ekipamendu espezializatua

Scroll To Top