Bilaketa

Fabrikazio gehigarrirako eta prozesatu-ondorenerako funtzio anitzeko laser zelula

Funtzio anitzeko laser zelula hau bi aplikazio motatarako diseinatu da: LMD (Laser Metal Deposition) bidezko pieza metalikoen fabrikazio gehigarria eta edozein metodoren bitartez (gehigarria, erauzgarria…) sortutako piezen laser bidezko prozesatu-ondorena. LMD bidezko fabrikazio gehigarria Aktibo honek 4 kW-eko laser indartsua du, belaunaldi berrieneko (2016ko abendua) LMD burua, eta urtu-putzua (melt pool) ixteko loturaren kontrol-sistema. Piezak,…

Read More

Prentsa Isostatiko Beroa – HIP

ASEA prentsaren QIH-6 modeloa, 2000 atmosfera (200 MPa) arteko presiora eta 2000 °C arteko tenperaturara hel daiteke grafitozko berogailua badu edo 1450 °C arteko tenperaturara Mo berogailuarekin. Espazio erabilgarria: 110 mm-ko diametroa eta 240 mm-ko altuera. 30 kg arteko lan-karga izan dezake. Lan-atmosfera estandarra Ar izan daiteke, eta, tarteka Nitrogenokoa, grafitozko berogailuarekin. Metalezko harizko bobina…

Read More

Atomizagailua

Aktibo hau Hermiga 3Vl Atomizagailua da, eta urtutako metal-zurrusta hauts-partikuletan bilakatzen du, uraren edo gas baten presio altuko atomizazioa eginez. Aurrez, urtutako metala (galda) metal puru eta aleazio metaliko anitza indukzio bidez urtzean lortzen da, hutsean edo atmosfera kontrolatuan (VIM sistema). Aktiboaren kapazitatea 3kg/zikloko da, eta 1850 °C arte berotutako galdarekin lan egiten du. Galda…

Read More

Denbora errealean irudiaren analisirako software (Viulib)

Viulib inspection Vicomtechena den Viulib® denbora errealean irudiaren tratamendurako liburutegiaren parte da. Viulib® liburutegiak ikusmen artifizialarekin lotuta dauden teknika eta algoritmo multzo handia biltzen du eta, elkarrekin, merkatuak irudiaren analisian oinarrituta eskatzen dituen ebazpenak ekiteko tresna eraginkor eta malgua osatzen dutelarik. Viulib inspection osagaien azaleko kalitatearen ikuskapenera edo 2D ikusmen artifizialeko teknikaren bidezko prozesuen kontrolera…

Read More

Tamaina handiko osagaiak hautsaren jalkitze bidez eraikitzeko zelda robotikoa

Tamaina handiko 3Dko inprimatze metalikoa hautsean laser-cladding bidez: 6 askatasun-graduko (ag) zelda robotikoa, biraketa-mahai gehigarri bat (1 ag) duena, tamaina handiko osagaiak (1 m3-erainoko bolumena, gutxi gorabehera) 6 kg/h bitarteko jalkitze-tasa handietan eraikitzeko. Kanpo-egituretan eta barne-egituretan (buru espezifiko bidez) jalkitzeko aukera, dela material batean, dela materialen nahaste batean, kontzentrazio aldakorreko material-nahasteak sortuz (graded materials). Aktibo…

Read More

3Dko makina-inprimagailua, hari zentrokidearen jalkitze bidez tamaina handiko osagaiak eraikitzeko material aurreratu eta oxigenoarekiko erreaktiboetan (Ti)

Tamaina handiko 3Dko inprimatze metalikoa, harikoa, oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetarako: 3 askatasun-graduko (ag) makina kartesiarra, biraketa-mahai bat eta tilt gehigarria (2 ag) gehitzeko aukera duena, tamaina handiko (1,4 m3-rainoko bolumena, gutxi gorabehera) eta balio erantsi handiko (titanioa, adibidez) osagaiak eraikitzeko 6 kg/h-rainoko jalkitze-tasa handietan. Oxigenoarekin erreakzionatzen duten materialetan jalkitzeko aukera, bai hautsean bai hari zentrokidean,…

Read More

Tamaina handiko osagaiak hari zentrokidearen jalkitze bidez eraikitzeko zelda robotikoa

Tamaina handiko 3Dko inprimatze metalikoa hariko laser-cladding bidez: 6 askatasun-graduko (ag) zelda robotikoa, biraketa-mahai bat eta tilt gehigarria (2 ag) dituena, tamaina handiko osagaiak (1 m3-erainoko bolumena, gutxi gorabehera) 6 kg/h-rainoko jalkitze-tasa handietan eraikitzeko. Kanpo-egituretan jalkitzeko aukera, arkuak (WAAM) duen material-kostuaren antzekoarekin eta ibilbideak sortzeko askatasunarekin. Edozein materialetan hariarekin sortutako 3Dko geometriak jalkitzeko eta ikertzeko…

Read More

Gainazalaren ikuskatzeko eta 3D dimentsioak neurtzeko sentsore anitzeko zelula robotiko malgua

Ikuskapen zelula malgu honek pieza industrialen neurketa dimentsionalak eta gainazaleko ikuskapenak egiteko aukera ematen du. Pieza hauek forma bolumetrikoa izan dezakete eta gainazala mate edo distiratsuak izan daitezke. Piezen gutxi gorabeherako gehienezko bolumena 50 mm x 50 mm x 100 mm izan daiteke. Teknologiaren arabera 50 mm x 50 mm x 200 mm-ra ere irits…

Read More

Konektibitatea eta interoperabilitate teknikoa IIoTren alorrean

Aktibo logiko hau aplikazio transbertsalekoa da eta berarekin Fabrikazio Gehigarrian erabiltzen diren makinei/instalazioei eman nahi zaie Industry 4.0ko eremuan eskatzen den KONEKTIBITATE maila, batetik datuen garraioari lotutako alderdiei erantzuteko (bitateko fisikoak eta komunikazio protokoloak) eta, bestetik, Industry 4.0ra bideratutako plataformak osatzen dituzten modulu funtzionalen artean (sentsorizazioa, prozesamendu lokala, datuak sartzea, sekuentzien araberako prozesamendua, loteen araberako…

Read More

Osagaien muntaketa malgurako sistema robotikoa.

Zelulak aukera ematen du piezen muntaketa automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Osagaiak modu konbentzionalean nahiz modu kolaboratiboan muntatzeko eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa. Osagai hauek ditu sistema robotikoak: 13 askatasun-graduko eta bi besoko robot manipulatzaile bat, ikusmen-sistemaz, indar-sentsore batez eta zenbait tresna dituen tresna-trukagailu batez hornitua, eremua monitorizatzeko sistema bat duena, lana modu kolaboratiboan egiteko. Sistema…

Read More
Scroll To Top