Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Fabrikazio gehigarrirako eta prozesatu-ondorenerako funtzio anitzeko laser zelula

AZALPENA

Funtzio anitzeko laser zelula hau bi aplikazio motatarako diseinatu da: LMD (Laser Metal Deposition) bidezko pieza metalikoen fabrikazio gehigarria eta edozein metodoren bitartez (gehigarria, erauzgarria...) sortutako piezen laser bidezko prozesatu-ondorena.

LMD bidezko fabrikazio gehigarria
Aktibo honek 4 kW-eko laser indartsua du, belaunaldi berrieneko (2016ko abendua) LMD burua, eta urtu-putzua (melt pool) ixteko loturaren kontrol-sistema. Piezak, gehienez, 1.200 mm-ko diametroa eta 700 mm-ko altuera izango ditu. Dimentsio horiek 6 askatasun-gradu dituen robotarekin eta bi biraketa-aukera dituen mahaian lortzen dira, geometria konplexuak fabrikatzea ahalbidetzen baitu. LMD buruari esker laser-sortaren diametroa 0,2 eta 10 mm artean doitzen da etengabe, eta horri esker prezisio altuko eta eragingarritasun altuko aplikazioak ahalbidetzen dira. Materiala hauts moduan eskaintzen da bi tobera dituen elikagailuaren bitartez. Honek osaera-gradienteak erabiltzea errazten du. Hauek dira prozesa daitezkeen materialak: inconela, titanioa, aluminioa, altzairu-osaera ezberdinak, etab. LMD bitartezko edozein soluzio industrial garatzeko beharrezkoa den ekipamendua du aktiboak. Gainera, egituraren diseinu eta kalkulurako gaitasunak (optimizazio topologikoa), materialen analisia (mikroskopia optikoa eta elektronikoa, karakterizazio mekanikoa), eta robotentzako deposizio-ibilbideen sorrera (fabrikazio gehigarrirako berariazko CAM robotak) eransten zaizkio.

Laser bidezko prozesatu-ondorena
3D laser eskanerra eta fabrikazio gehigarrirako laser-iturri berbera erabiliz, tratamendu termikoak (tenplatze eta biguntzea) eta gainazalaren akaberak (garbiketa eta leunketa) egiten dira. Eskanerrarekin bolumen hauek landu daitezke: 300 x 300 x 20 mm eta 1200 x 1200 x 400 mm artekoak. Bolumen hori areagotu daiteke eskanerra aktiboaren robotean muntatuz gero. Prozesatu-ondoreneko tenperaturak pirometro autokalibratuaren (bi uhin-luzera neurtzen ditu) bidez monitorizatzen dira.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
253

Bideragarritasun teknikoaren azterketak

services book icon
250

Erakusgailu eta prototipoen fabrikazioa

services book icon
249

Hauts metalikoa LMD-rako doitzea

services book icon
247

Piezen diseinu/birdiseinua LMD bideko fabrikazio gehigarrirako

services book icon
251

Prestakuntza

services book icon
248

Prozesuetako parametroen optimizazioa

services book icon
252

Teknologia berrien ebaluazioa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

CEIT

Harremanetarako pertsona: Mikel Gomez Aranzadi

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top