Abiadura handiko brotxaketa-bankua, aeronautika eta energia sektoreko piezetan ebaketa teknologia berriak ikertzeko eta garatzeko. Pinoi kremailerazko eragingailu elektromekanikoa dauka, 3150 mm-ko ibilbide bertikalarekin. Ekipamenduaren barruan, brotxen higadura kontrolatzeko eta ingurune hurbileko geometria eta piezen profila neurtzeko ekipoa dago. Monitorizazioak azelerazio sentsoreak, potentzia eta "Edge" gailu bat barne hartzen ditu, "Cloud" en prozesu edota makinaren egoera monitorizatzeko.
Makina eta konektatutako beste periferiko batzuen datuak lortzeko eta prozesatzeko gailua, ondoren, zerbitzarietako zentroaren barne-hodeira igotzen direnak.
Brotxaren hortzen higadura eta haustura kontrolatzeko mikroskopio optimo eta software-sistemaz osatutako gailu-multzoa.
Brotxatzeko makina elektromekanikoa. 3.000 mm-ko ibilbidea Z ardatzean, 3.000 mm-koa Z1 ardatzean. 40 m/min-ko gehienezko aitzinapena. 1250 mm-ko mahai zirkular orientagarria. Zenbakizko kontrola Fagor CNC 8070.
Prozesuaren on line kontrola bermatzen duten azelerometroak, karga-zelulak eta termopareak.
Datuak biltzeko sistema berriak probatu eta balioztatzea
Mekanizatze teknologia berrien ikerketa
Osagai, erreminta, euste sistema, lubrifikazio eta abarren portaeraren ikerketa.
Pieza partikularrentzako ekoizpen baldintza bereziei buruzko saiakuntzak
UPV/EHU
Harremanetarako pertsona: Luis Norberto Lopez de Lacalle Marcaide
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.