Sistema robotizatu eta serbokontrolatuak, zubi-garabietan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru manipulatzeko eta mihiztatzeko. Jauzi kualitatiboa da karga-manipulazioari dagokionez: garabiak sistema robotiko bihurtuta, areagotu egiten da instalazioaren malgutasuna, hobetu prozesuaren kalitatea, handitu muntatze-eragiketen segurtasuna, eta gutxitu manipulazio- eta muntatze-prozesuaren kostua.
Elementu handien manipulazioa airean (karga > 1 t)
Robot bidezko osagai-muntaketa
FUNDACIÓN TECNALIA RESEARCH & INNOVATION
Harremanetarako pertsona: Karmele Florentino
Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.