Bilaketa
Itzuli bilaketara
IZENA

Hotzeko Forjaketako prozesuen balidazio eta optimizaziorako laborategia

AZALPENA

Laborategia, Migel Altuna lanbide heziketako ikastetxean kokatuta dagoena, hotzeko forjaketako prozesuen balidazioa eta/edo optimizazioa burutzeko ekipamendu eta baliabidez hornitua dago. Hotzeko prozesuen lehen diseinuak FEM simulazio bidez egiaztatzen dira. Balidazio experimentala burutzeko hainbat gailu eta tresnaz hornituta gaude, aldagai anitz neurtu eta monitorizatu daitezkeelarik: kargak, lubrikatzaileen efektuak, materialen fluxua, marruskadura baldintzak, erremitna multzoen egokitasuna, piezen transferentzia eta abar. Froga ia industrialak burutzeko gaitasuna daukagu, lortutako emaitzak benetako produkzio baldintzetan lortutakoekin konparagarriak izan daitezen.

EKIPO ETA OSAGAI GARRANTZITSUENAK

Forge eta Simufact FEM softwarearen bidez forjako prozesuetan hainbat parametroren eragina aztertzen da, lortu nahi den osagaiaren fabrikazio optimizatzeko eta baita erreminten bizitza hobetzeko ere.

Laminazio bidez hariztatzeko Diregi makina.

5 estazioko Sacma SP260 prentsa horizontalan, 10 mmko ebaketa diamteroarekin. Estazio guztietan esfortzuak neurtzeko sentsoreekin ekipatuta.

300Tnko FPM torloju prentsa, aluminio eta latoirako beroko forjaketarako.

AKTIBOAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

services book icon
514

Hotzeko forjaketako eragiketa konplexuak baliozkotzea

services book icon
513

Hotzeko forjaketako prozesuen modelizazioa

services book icon
515

Lubrikazio sistemen portaeren azterketa hotzeko forjaketa prozesuetan.

services book icon
516

Material desberdinen forjagarritasunaren azterketa

AKTIBOA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

Tknika Centro de Investigación e Innovación de la Formación Profesional de País Vasco.

Harremanetarako pertsona: Jon Mirena Labaka

Erlazionatutako beste aktibo batzuk

Hitz egiguzu zure beharraz

Utziguzu zu hobeto ezagutzen. Zure enpresaren produkzio-sistemaren eraginkortasuna hobetuko duten teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatu nahi badituzu balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzeko, bete formulario hau.

Scroll To Top